- Dauphine Libere
Leipheimer estatubatuarrak Tour txikia lortu du
·Vinokourov, Landis eta Popovych txirrindulariek nabarmen egin dute kale
BILBO
Thor Hushovd norvegiarrak Dauphine Libere itzuliaren zazpigarren eta azken saioa eskuratu zuen atzo esprintean. Sailkapen nagusian, Gerolsteiner taldeko Levi Leipheimer estatubatuarrak garaipen ederra erdietsi zuen.Leipheimer lasterketako erregularrena izan da eta
horregatik poltsikoratu du ospeko itzulia Moreauren eta Kohlen aurretik. Huts
nabarmenak izan dira, hala nola, Vinokourov, Landis edo Popovych. Euskaldunei
begira, Mayok zaleen ilusioa berpiztu
du.
UCIPro Tour Alejandro Valverdek UCIPro Tourreko lidergoari
eutsi dio Dauphine Libereren ondoren eta lehendabiziko postuetan ez da aldaketa
nabarmenik izan. Patxi Vila da aurreneko euskalduna, hogeigarren. Taldeen
sailkapenean, CSC da
lider.
|