- Amateur:Euskadiko Txapelketak
Aramendia eta De Lis, txapeldun Ataunen
BILBO
Bidelan taldeko Iker Aramendiak ustekabea eman zuen eta Euskadiko Txapelketa irabazi zuen atzo Ataungo San Martin Proban. Sergio de Lisek (Alfus-Tedes), berriz, 23 urtez azpikoen txapela jantzi zuen, 133 kilometroko lasterketa bete ostean.Aramendia nafarrak erasora jo zuen Urkillaga igo baino lehen eta denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen. Hain zuzen, Gutierrez (Baque) faborito nagusia gainditu zuen helmugan. De Miguelek(Bruesa) eliteen podiuma osatu zuen. 23 urtez azpikoen artean, De Lis gipuzkoarrak garaipena
poltsikoratu zuen, ezustean, Etxarri (Seguros Bilbao) eta Lizarraga (Caja Rural)
menderaturik. Azken horrek Romerori (Debabarrena) irabazi zion esprintean.
Kantabrian, berriz, Alfus-Tedes taldea nagusitu zen. Alberto Martin eta Jose Luis Carrasco batera heldu ziren eta aurrenekoak irabazi zuen lasterketa. Angulo taldekideak 23 urtez azpikoen txapelketa eskuratu zuen; elite mailan, aldiz, Gutierrezek (Roper) erdietsi zuen titulua.
|