GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-12
- 23 urtez azpiko aizkolariak
Joseba Otaegik ezustea eman du

AZPEITIA

Joseba Otaegik bereganatu zuen 23 urtez azpikoen Urrezko Aizkorako txapela. Azpeitiko finalean, Jon Rekondo zen faborito, baina zizurkildarra indar gehiagoko aizkolaria da, eta azkenean horrek erabaki zuen norgehiagoka.

45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztuz abiatu zen Izarraitz pilotalekuko finala, eta hor garaipena Leitzakoak eraman zuen. 41 kolpe nahikoak izan zituen enborra erdibitzeko, eta gipuzkoarrak 53 behar izan zituen. Ondoren, 45 ontzakoa erlojuz kontra moztu behar zuten, eta Otaegik garaipena lortu zuen, segundo bakar bategatik izan bazen ere. Zizurkildarrak 59 segundo behar izan zituen enborra mozteko, eta bat gehiago Rekondok.

60 ontzakoa zen saioako hirugarren eta azken-aurreko proba, eta hor Rekondok saioa bereganatu baldin bazuen ere, zorte ederra izan zuen.Otaegi abantaila hartuta zihoan, baina adar handi bezain itsusia atera zitzaion, eta hor denbora asko galdu zuen, eta azkenean Rekondok lau segundo kendu zizkion. 2.24 izan zen leitzarraren denbora, eta lau segundo gehiago behar izan zituen zizurkildarrak.

Finala amaitzeko saio bakarra geratzen zen, eta Rekondok hamabost segundoko abantaila zuen alde. Bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko moztu behar zituzten, eta hortxe erabakiko zen txapela zeinek eramango zuen.

Otaegik gogor ekin zion lanari, eta berehala hasi zen abantaila ateratzen, eta saioa amaitzerako, argi eta garbi zegoen garaipena zeinek eramango zuen. 7.05 izan zen bere denbora, eta 8.15, berriz, Rekondorena. Lan guztiak batuta, 11.25 izan zen Otaegik behar izan zuen denbora, eta 8.15, berriz, Rekondok behar izan zuena. Otaegi iaz bigarren izan zen, eta aurten, berriz, txapeldun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea