GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-12
-Urrezko Aizkorako finala -
Nazabalek saio guztietan menderatu du Olasagasti, eta txapela jantzi du
·Igeldoko aizkolariak ezin izan zuen bere mailarik onena eman

AZPEITIA

Floren Nazabalek uste baino askoz ere errazago irabazi zuen herenegun gauean Azpeitian jokatu zuten Urrezko Aizkorako finala. 300 ikusle baino askoz gehiago ez ziren hurbildu finala ikustera, akaso, gaueko ordu horiek ez direlako jende asko hurbiltzeko egokienak.

Finala estu samarra iragartzen zen, baina ez zen horrela izan. Joxemari Olasagasti ez zen ongi aritu, eztarriko mina zuen, anginak, eta horrek ez zion utzi bere maila ematen, eta Floren Nazabali bidea erraztu zion.

Etxarriko aizkolariak saioko ekinaldi guztiak irabazi zituen. Hasteko, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztuz hasi ziren lanean eta Etxarrikoak 38 kolpetan erdibitu zuen enborra. Igeldokoak, berriz, hiru gehiago behar izan zituen.

Bigarren proban, nafarrak sekulako aldea kendu zion gipuzkoarrari, eta ia erabakita utzi zuen saioa. Kana-erdikoa zutik moztu behar zuten, eta 2.16en bota zuen enborra Nazabalek, eta 2.45 izan zen Olasagastiren denbora.

Hirugarren proban, 45 ontzakoa erlojuz kontra moztu behar izan zuen. 1.14 izan zen Nazabalen denbora, eta sei segundo gehiago behar izan zituen Igeldoko aizkolariak.

Gero, bi 45 ontzako moztu behar izan zituzten.Bata zutik jarrita, eta bestea etzanda. 2.11 izan zen Nazabalek behar izan zuen denbora, eta Olasagastirena, berriz, 1.20.

Aldea gehitzen ari zen Etxarriko aizkolaria, eta garbi zegoen oso zaila izango zela txapelak Etxarriko norabidea ez hartzea. 60 ontzakoa moztea zuten azken-aurreko lana, eta nafarrak lehendik zuen aldea gehitu egin zuen. 2.15 izan zen bere denbora, eta beste 19 segundo sartu zizkion bere aurkariari.

Iraupeneko proba bakarrik geratzen zen saioa amaitzeko, eta Nazabalek denbora dezente zuen bere alde. Olasagastik zuen dena eman beharra zeukan, baina alde hori gainditzeak oso zaila ematen zuen. Igeldokoak azkeneko proban egin zuen gaueko saiorik onena. Lehen enborretan ongi aritu zen, Nazabalen aurretik, baina apurka-apurka Etxarrikoak buelta eman zion, eta berriro ere irabazi egin zion, lehendik zuen tartea handituta. 15.05 izan zen azkeneko proba hasi eta amaitzeko Nazabalek behar izan zuen denbora, eta minutu erdi bat gehiago behar izan zuen aizkolari gipuzkoarrak.

Azkenean, proba guztietako lanak batuta, 23.39 izan zen Nazabalen denbora, eta 25.28 Olasagastirena.

Orain, Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga jarriko da abian. Bertan, herenegun gauean amaitu zen lehiaketan geratu diren lehen bost aizkolariak neurtuko dira, Olasagasti,Nazabal, Arrospide, Mindegia eta Larretxea. Azkeneko hiru horiek datorren igandean, Armentian, Araba Euskaraz-en barruan, estreinako saioa jokatuko dute. Finala, berriz, urria inguruan jokatzeko asmoa agertu dute antolatzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea