GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-16
Textos en euskara en Iruña-Veleia
80 hektarea zabal antzoki, plaza eta bainuetxeekin
II. mendean egindako berrikuntzei esker susperraldi nabarmena izan zuen Veleiak. Bere eremua 80 bat hektareatara zabaldu zuten eta azpiegitura lan handiak egin zituzten: antzoki bat zuen seguru asko, plaza bat baino gehiago eta bi bainuetxe. Horien aztarnak ikus daitezke egindako indusketa lanei esker.

Apirilaren 1ean hasi eta azaroaren 1era bitartean bisita daitezke Iruñea-Veleiako aztarnategiak. Bakoitzak bere kontura egin dezake bisita hori, horretarako lekuan lekuko paneletan argibideak irakurriz. Baina bertako gida batek zuzendutako bisitak ere egin daitezke taldean. Ibilaldi horretan bada ikustekorik eta ikusgarriena seguru asko hiriko egoitzak edo etxeak dira, domus direlakoak, beren gela, patio eta bainulekuekin. Etxe horietako bateko sotoa ere erakusten dute, ura gordetzeko erabiltzen dituzten sistemak eta hiriaren kale nagusia. III. mendean eraiki zuten hiriaren harresia eta garai horretan harresiari atxikirik eraikitako dorre edo eraikuntza publiko eder bat ere mirets dezake bisitariak. Aztarnategira harresiaren hegoaldeko atetik sartzen da. Ibilbidean barrena agerian jarritako harresiaren 500 metroak mira ditzake bisitariak, baita indusketek agerian utzitako beste hainbat bazter ere. Bisitariak bere begiz suma dezake erromatarren garaiko hiriaren garrantzia.

Euskal Herriko merkatu

Iruña-Veleia hiria garrantzitsua izan bazen kokalekuagatik izan zen neurri handi batean, penintsularen iparraldeko bide nagusiaren ondoan baitzegoen, Astorgatik Bordelera zihoan bide nagusiaren ertzean. Araban ehundik gora dira erromatarren inperio ondoko aztarna garrantzitsuak gordetzen dituzten lekuak. Horietatik 80ren bat bizitokiak dira, baina Veleia da guztien gainetik gailentzen dena. Eskualde osoko bizimoduaren eragile izan zen eta, kontsumo leku garrantzitsu izateaz gainera, garaiko Euskal Herri osoan eragina zuen merkataritzako gunea ere izan zen. Bere kokagune bereziari esker, Europako salgai asko iristen zen bertara eta, indusketek erakutsi dutenez, Europatik kanpokoak ere bai. Inguruko merkataritzaz gainera, urrunekoa ere bazegoen bertan. Azkar iraungitzen diren jakiak saltzen zituzten, hala nola, olioa, ardoa, jaki gatzatu eta itsaskiak, baina horiekin batean etxegintzarako behar ziren materialak iristen ziren bertara. Bizkaiko Ereñoko «marmola» aurkitu dute bertan eta horrekin batean Tarragonatik, Afrika iparraldetik edo Italiatik ekarritako harri eta marmolak. Ohikoa denez, baxera asko aurkitu dute opidum horretan:Errioxako lantegietan egindako sigillata hispanikoa, Montanseko baxera galikoa, Najerilla aldeko sigillata berandukoa eta eskualdeko beste hainbat zeramika, Italiatik edo Afrikatik inportatutakoekin batean. Artisauen lanabesak ere aurkitu dituzte eta horrek hirian langile espezializatuak bazirela erakusten du. Bertan aurkitutako jantzi aztarnek eta beste hainbat osagarrik agerian utzi dute beren harremanen eta kulturaren zabaltasuna.

Iruña Veleia baino lehen

Erromatarren Veleia izenarekin ezagutzen zuten garaiko kontuak dira horiek, baina Veleia baino lehen Iruá izan zen. Erromatarren hiriaren aztarnek beste garai bateko aztarnak ezkutatzen dituzte. Erromatarren aurreko bizilekuak Arkiz mendiaren inguruan bakarrik zeudela uste zuten askok, baina uste hori atzean geratu da. Eremu zabal batean egin diren zundaketek eta harresi barruko hirian egindako indusketen emai- tzek oso bestelako egitate bat utzi dute agerian eta Veleia aurretik dozenaka hektareako zabalera zuen gune garrantzitsu bat bazegoela ikusi da, bizitokiak zituena noski, eta ziur asko Zadorrako bailara osoan eragin garrantzitsua zuena. Azken datuen arabera, Brontze Aroaren erdialdetik aurrera Iruñea bizileku garrantzitsua izan zen. Hori guztia etxetik bertan dugu, Gasteiztik 10 kilometrora.



Irailaren 16an eta 17an emanaldiak
Irailaren 16an eta 17an izango dira Iruñea-Veleian erromatarren garaia gogora ekartzeko antolaturiko ekitaldiak. Garaiko eguneroko bizimodua, Armadaren bilakaera, beren jokoak eta bereziki gladiadoreeen arteko borrokak, artisautza, erlijioa eta beste hainbat alderdi erakutsiko dituzte. Emanaldietan Europako taldeek hartzen dute parte, baita Veleiako ikerlariek ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iruñea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestación de mañana en Iruñea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contratación irregular en empresas públicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da más tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agonía sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metrópoli aborta el sueño caribeño
Kultura
Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos «inequívocamente» en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss