GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-16
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
·Tamil gerrillariek eta colombok elkarri leporatu diote autobus baten kontrako erasoaren ardura

Sri Lankako bake prozesua gero eta ahulago dago. Colombok eta LTTEk ­tamil gerrilla­ 2002an su- etena hitzartu zuten arren, ia egunero izaten dira alde bateko eta besteko erasoak. Autobus baten kontra atzo egindako atentatuak egoera larritu du. Zibilak zeramatzan autobusak bi mina zapaldu eta eztanda egin zuen. Guztira, 64 lagun hil eta dozenaka zauritu ziren. Gatazkaren bi aldeek elkarri leporatu zioten triskantza, eta Sri Lankako Armadak tamilen kontrolpeko zenbait herri bonbardatu zituen. LTTEren arabera, Armadak «biktima ugari» eragin zuen eta erantzuna aztertzen ari ziren.

DONOSTIA

Sri Lankako bake prozesua 2002an abiatu zenetik hildako gehien eragin duen atentatua jazo zen atzo. Zibilak zeramatzan autobus baten kontrako atentatuan 64 lagun hil eta 94 zauritu ziren, Tamilnet webguneak jasotzen zuenez. Beste batzuetan gertatu den legez, Sri Lankako Gobernuak eta LTTEk (Tamil Herri Askapenerako Tigreak) elkarri leporatu zioten atentatuaren ardura.

Erasoa 7.50ean gertatu zen, Kebitigollave herritik gertu, uharteko ipar-erdialdeko Anuradhapura eskualdean. 150 bidaiari zeramatzan autobusak bi mina zapaldu eta eztanda egin zuten. Biktima gehienak merkatu batera zihoazen zeilandar zibilak dira. Beste hamabost hildako, ostera, eskolara zihoazen umeak ziren.

Sri Lankako Gobernuak tamilei egotzi zien erasoaren ardura. «Horrelakorik beste inork ezingo zukeen egin», azaldu zuen Defentsa Ministerioko bozemaileak. LTTEk akusazioa ukatu zuen; atentatua «gogor» gaitzetsi zuen eta Gobernuak babestutako paramilitarrak jo zituen triskantzaren errudun. LTTEko Bake Idazkaritzako zuzendariaren berbetan, zingalesen eta tamilen arteko gatazka etnikoan tentsioa areagotu nahi dute bake prozesua aurrera ateratzeko ahaleginak zapuzteko asmoz. «Hilketa hauek egin dituzte LTTE horien erantzule egiteko», gaineratu zuen.

Autobusaren kontrako atentatua izan eta gutxira, Armadak tamilen kontrolpean dagoen eremuko zenbait herri bonbardatu zituen.

Erasoak Gobernuko eta LTTEko ordezkariak Oslotik itzuli berri direnean gertatu dira. Europako iparraldeko herrialdeetako zenbait ordezkari gatazka konpontzeko prozesuan bitartekoak dira, eta hango hiriburuan batzartzeko hitzordua egin dute aste honetan. Nolanahi ere, oraingo saioak porrot egin du. Misioko bozemaile Thorfinur Omarson-ek adierazi zuenez, indarkeria berpiztea «oso une txarrean jazo da». Osloko porrotaren ondoren, elkarrizketa hasteko beste saio bat egiteko asmoa zuten Genevan. Erasoaren erantzukizunari dagokionez, zuhurra izan zen Omarson, eta «ardurak egozteko goizegi» dela ohartarazi zuen. «Susmagarri nagusia LTTE den arren, paramilitarrak edo tamilen talde disidentea izan zitezkeenik ezin da baztertu», erantsi zuen.

500 hildako apiriletik

Sri Lankako Armadaren bonbardaketak ere ez zituen begi onez ikusi bozeramaileak. «Su-etenaren edozein urraketa ez da egokia», argudiatu zuen Omarson-ek.

Gobernuak eta LTTEk 2002an sinatu zuten su-etena. Urteotan erasoak ez dira inoiz guztiz eten, baina aurten egoera nabarmen okertu da. Apiriletik hona 500 lagun hil dira alde bateko eta besteko erasoetan.



Armadaren erantzuna
Gobernuko iturrien arabera, Armadaren bonbardaketen jomuga «gerrillaren guneak» ziren, baina tamilen esanetan, gune zibilak ere kaltetu zituzten. Tamilnet-ek jakinarazi zuenez, 2004ko abenduko tsunamiaren ondorioz Selvapuram sortutako iheslarien gunea bonbardatu zuen Armadak, eta hango 300 lagunek ihes egin behar izan dute. Mullaithivuren ingurunean ere hainbat bonba jaurti zituztela esan zuten lekukoek. LTTEk esan zuen bonbek «biktima ugari» eragin dutela. Kopurua ez zuen zehaztu, baina tamilen kontrako erasooi erantzuna aztertzen ari ziren atzo gerrillariak. -



Alguien torpedea la paz porque quiere que siga la guerra en Sri Lanka
Txente REKONDO | GABINETE VASCO DE ANALISIS INTERNACIONAL-GAIN

Por supuesto, lo que menos desean es la paz. Por ello, no dudan en poner todo tipo de obstáculos y frenos a cualquier proceso que se ponga en marcha para encaminar hacia la solución el largo conflicto entre tamiles y cingaleses. A la hora de buscar a los responsables de este tipo de actuaciones, en primer lugar hay que preguntarse a quién beneficia una situación de guerra y, al mismo tiempo, quién tendría algo que perder en caso de que el proceso de paz se materialice.

Las lecturas que se realizan estos días no dudan en señalar al LTTE como el responsable de estos atentados, a pesar del desmentido categórico y la condena por parte de los representantes tamiles. Esas fuentes no hacen ninguna mención a la pregunta antes señalada. Es cierto que ningún proceso de paz está exento de complicaciones y de situaciones muy delicadas, pero cuando las dos partes están decididas a llevar adelante el mismo, siempre quedan al margen los actores dispuestos a utilizar sus energías para sabotear todos los avances.

En Sri Lanka la situación actual es muy preocupante. El fracaso en las conversaciones entre el Gobierno cingalés y la guerrilla tamil ha sido aprovechado por los enemigos del proceso para articular reacciones violentas de la población, bien a través de informaciones manipuladas, bien con acciones como la que acaba de suceder, con víctimas civiles que puedan servir de excusa para responder militarmente contra la población tamil.

Esas pueden ser las razones que expliquen la deteriorada situación de un proceso que comenzó con entusiasmo y que ahora algunos se esfuerzan en que acabe convirtiéndose en una fracaso y se vuelva a una guerra abierta.

Los tamiles exigen, con buen criterio, que el Gobierno controle a las fuerzas que están poniendo en peligro el proceso. Y es que los actores que tienen algo que perder son aquellos que han hecho de la guerra su modus vivendi. Entre estos, además de militares y policías que temen perder su empleo, están políticos que prefieren aprovecharse del sufrimiento de la población en beneficio propio. Finalmente, una de las claves que más se olvida en los medios es la utilización de los renegados como marionetas para prolongar el conflicto. Las acciones provocadoras que denuncia el LTTE, en ocasiones son cometidas por el renegado coronel Karuna, pero con asistencia y complicidad de las fuerzas cingalesas.

El coste humano y económico que ha castigado a ambas comunidades es un precio muy alto que ya han pagado los pueblos. De ahí que el camino iniciado en el proceso de paz deba afianzarse y blindarse ante este tipo de ataques. Las reivindicaciones tamiles deben tener un cauce de expresión política aceptado y, si la mayoría tamil decide, en el ejercicio de su derecho de autodeterminación, la configuración de un Estado propio o cualquier otra solución, el resto de actores, locales o internacionales, deben respetar esa voluntad. Esos mismo actores deben poner en acción todos sus medios para evitar que todo acabe en una «situación de guerra no declarada» donde todo lo avanzado hasta ahora quede convertido en cenizas y se vuelva al estado de cosas que buscan desesperadamente esas fuerzas contrarias al proceso. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iruñea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestación de mañana en Iruñea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contratación irregular en empresas públicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da más tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agonía sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metrópoli aborta el sueño caribeño
Kultura
Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos «inequívocamente» en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss