GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-16
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Beste behin ere kalera irteteko deia egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak, preso politikoen egoera larria dela aintzat hartuta. ELA, LAB, EHNE, ESK, Hiru, EILAS eta ELB sindikatue- na ez ezik, atzo jakinarazi zuten Ibaetako Foroak hilaren 24rako Baionara deitu duen mobilizazioak 150 enpresa batzorde baino gehiagoren atxikimendua ere lortu duela. Abagune politiko honetan, EPPKren eskubideak errespetatzeko are ozenago eskatzen dute.

BILBO

ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru, ELB eta EILAS sindikatuetako ordezkariak aritu ziren atzo prentsaren aurrean, hilaren 24an Baionan izango den nazio manifestazioan parte hartzeko deia egiteko. Zentral horiena ez ezik, deialdiak 150 enpresa batzorde baino gehiagoren babesa ere baduela esan zuten. Hitzordura Ibaetako Foroak deitu du 17.00etan Laugan, eta hauxe izango du lelo: «Euskal presoak Euskal Herrira. Dagozkien eskubideen jabe».

Hain zuzen ere, ELAko Jose Elorrietak gogorarazi zuen orain aste batzuk Ibaetako Foroak gutun bana bidali ziela Jacques Chiraci eta Jose Luis Rodriguez Zapaterori presoen eskubideak errespetatu behar direla esateko. «Hemen gauden sindikatuok beti esan dugu presoen eskubideak errespetatu behar direla egoera guztietan, baina prozesua hasi dela kontuan hartuta, uste dugu arrazoi gehiago daudela preso politikoen egoera kontuan hartu eta haien eskubideak errespetatzeko», azaldu zuen.

Preso politikoak ezin direla trukerako txanpon gisa erabili ohartarazi zuen; bai eta ezin dela «kalkulatu noiz den mugimendu bat edo beste egiteko mementoa» ere. Oinarri horiek aintzat hartuta, sindikatuek kanpaina bat egin dute enpresetan ere gogoeta hori plazaratzeko. Elorrietak nabarmendu zuenez, hain zuzen, euskal presoen egoerarekin duten konpromisoa agertzeko egiten dute deialdia Baionara.

Arlo horretan, gainera, Gasteizko eta Nafarroako parlamentuetara idatzi bat igorri dutela esan zuen. «Azken finean, oinarrizko eskubideak urratuta dituzten herritarrak diren presoen egoera aztertu eta babestu behar dute», azaldu zuen.

Haren ustez, EPPKrekin egiten dena «gakoa» izango da prozesua sendotu eta Estatu espainolari eta frantsesari «sinesga- rritasun demokratikoa» emateko. Izan ere, preso politikoen aurka erregimen bereziki gogorrak ezartzeko beren izaera politikoa era negatiboan soilik aintzatesten dela salatu zuen. «Fase honetan, baina, euren eskubideak onartzeaz gain, preso politikoen izaera modu positiboan aitortu behar da», argitu zuen. PPrena izan ezik, bake prozesua aurrera eramateko guztien apustua argia den honetan, presoekin egiten dena estatuen borondatearen isla dela gogorarazi zuen sindikalistak.



«Haien eskubideak eta ekarpena onartzea inbertsio bat izango da»
I.A.

BILBO

Ainhoa Etxaidek adierazi zuen, euskal langile gehienak ez ezik, «euskal herritar gehienek aldarrikatu dituzten eskubide batzuk» ere ordezkatzen dituztela: «Ge-hiengoaren borondatearen bozeramaile gara», azaldu zuen LABeko ordezkariak.

Izan ere, esan zuenez, presoen eskubideak bortxatzea larria bada ere, «herritarren borondatea ez errespetatzea jarraitzen» du izaten gai honetan Estatu espainolaren eta frantsesaren politikak.

«Beti izan da onartezina euskal presoekin egiten dena, eta une hauetan are eta ulergaitzagoa izaten ari da. Euskal Herrian prozesu bat ireki da: aukera dugu ukazioan eta eskubideen bortxaketan oinarritu den ziklo politiko historiko bat gainditu, eta eskubideen aitortzan, onarpenean eta errespetuan oinarrituko den beste ziklo bat irekitzeko», esan zuen.

Eskubideak aitortu eta errespetatzea «ezinbestekoa» dela uste dute, baina presoak herriratu, haien status politikoa aitortu eta prozesuan parte har dezaten bultzatzearen eta bermatzearen alde ere badaude. EPPK-k prozesuari ekarpena egiteko duen borondatea agertu duela gogorarazi ostean, zera gehitu zuen: «Eskubideak errespetatzea bidezkoa izateaz gain, orain urrats hori egitea ekarpen bat izango da. Inbertsio bat izango da Euskal Herrian irekita dagoen prozesuan aurrerapausoak emateko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iruñea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestación de mañana en Iruñea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contratación irregular en empresas públicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da más tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agonía sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metrópoli aborta el sueño caribeño
Kultura
Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos «inequívocamente» en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss