GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-06-16
Eibar beti aurrera

Handitasuna. Horixe da Eibar futbol taldeak lehen eta orain ere zabaltzen digun emozioa: handitasuna eta harrotasuna, hain zuzen ere.

Ligako 2. mailara igo zenean inor gutxik espero zezakeen hainbeste urtean bertan jardutea. Optimistenak ere �urtebetez iraun ezkero, egoki� zeritzon eta hara non 18 urtetan zehar izan den Eibar mailarik gorenetan.

Aurten ezin izan dio eutsi eta badirudi etsipenak jo behar gaituela. Aitzitik, harro egon bestetarako ez dugu arrazoirik ikusten, besteak beste, etorkizuna oinarri sendoen gainean eraiki duelako Eibarko futbol taldeak eta zentzu horretan eredu ere badelako, bai ligako taldeen artean, bai Gipuzkoako gainontzeko klubentzat ere.

Urteak ez dira alferrik pasa, eta Eibarrek, futbol maila onari erantzun ez ezik, beti aurrean izan ditu �ezkutuago� egon zitezkeen beste helburu eta lorpen batzuk ere. Klubeko arduradunentzat garrantzitsuak izan dira beste helburu batzuen mesedetan jarritako indarrak eta ez, zenbait kasutan ikusi ahal izan dugun bezala, gaur-biharko xedeetan indarrak xahutu eta etorkizuna zulo beltz bihurtuz. Ez dira nolanahikoak, esaterako, klubaren kudeaketarako kalitatezko ereduak ezar- tzea, kalitate ziurtagiria eta guzti, edota gizartearekiko atxikimendua adi- eraztea, euskararen normalkuntza planak abiaraziz, ahaztu gabe Eibar zenbat eta zenbat futbolarirentzat eskola ezin hobea izan den. Eibar taldearen ibilbidearen lekuko dira, besteak beste, gaur egun Ipuruako instalakuntzek duten itxura berritua, klubaren egoera ekonomiko inbidiagarria, arduradunak belaunaldi gazte eta euskaldunei erantzuteko hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina, edota klub osoaren kirol maila.

Hori dena hartzen dugu geuk kontuan, eta ziur gaude oinarri sendook agertzen dituen taldea edozein erronkari aurre egiteko egoera ezin hobean aurkitzen dela eta edozein arrakasta lortzeak ez gaituela aurrerantzean ere harrituko.

Esker hitzak baino ez ditugu Eibarko jokalari, kirol antolatzaile eta arduradunentzat. Bai orain animua falta zaienentzat eta baita lorpenekin pozak txoratzen jardun dutenentzat ere hainbeste urtetan.

Liga honen amaieran norbaitek dena beltz ikusteko tentazioa badu, etor dadila egunen batean Eibar futbol taldearen egoitzara. Orain dela 10-15 urte ezagutu izan bazuen Eibar futbol taldea eta Ipurua, nabarmenduko du garbi asko egindako lan guztia, bai horixe!

Handia da egin duzuena eta eraman duzuen bidea eta hori ezin da gauetik egunera birrindu, ezta ezkutatu ere. Harrotasunez eta handitasunez jokatzen jarraitu behar duzue, orain arte bezala.

Zorionak eta Eibar, beti aurrera!

Fernando Tapia, I�aki Ugarteburu eta Xabier Huitzi - Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Harremanetarako diputatua, Kirol zuzendaria eta Euskara zuzendaria



Mujeres y discapacidad
El pasado 8 de junio asist� a un debate organizado por ONCE y Ateneo Navarro sobre Mujer y Discapacidad, entre representantes de CORMIN, Ins- tituto de la Mujer, PSN, IUN, y UGT, iniciativa que me pareci� muy interesante y necesaria. Las ponentes hac�an una clara referencia de que la mujer, tanto en general como con discapacidad, puede alcanzar metas iguales al resto de las personas y les felicito por lo que conlleva de esfuerzo.

De todo ello me gustar�a resaltar los siguientes aspectos:

1� Cuando las personas tienen capacidad y se esfuerzan, las ilusiones pueden ser realidad.

2� La Administraci�n tiene medios tanto humanos como econ�micos para ayudar a que eso se realice, hace falta que se esfuerce.

3� Es necesario hacer discriminaci�n positiva para poder igualar la diferencia existente con la mujer en general y con discapacidad en especial.

4� Ser�a aconsejable la ventanilla �nica en la que orientaran sobre temas de diferentes especialidades, con el fin de favorecer la informaci�n y canalizaci�n de las m�ltiples gestiones necesarias.

5� Las asociaciones deber�an ser �nicamente subsidiarias de la Administraci�n.

6� Cuando se da oportunidad de estudios adaptados, que se apoye especialmente su salida al mundo laboral. De lo contrario, entendemos que son falsas expectativas.

7� Los derechos que disfrutan ciudadanos de Pamplona, que los pueda compartir la gente del resto de Navarra.

8� Las ideas expresadas en los diferentes foros y leyes deben llegar a ponerse en pr�ctica.

Caridad Chac�n


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iru�ea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestaci�n de ma�ana en Iru�ea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contrataci�n irregular en empresas p�blicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da m�s tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agon�a sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metr�poli aborta el sue�o caribe�o
Kultura
Los textos hallados en Iru�a-Veleia est�n escritos �inequ�vocamente� en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss