GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-16
Propagandatzat jo dute Itoizko urak Iruñerrira eramatea

IRUÑEA

Itoizko urak Iruñerrira eramateko gaur inauguratuko duten eraikuntza salatu zuten atzo Itoizko Solidarioek, eta ekitaldia «handikiro eta arranditsuki» egingo dutela kritikatu zuten, «Francoren sasoi onenetan bezalaxe».

Instalazioa «zentzugabekeria» dela adierazi zuten, «behar artifizialei» erantzuten dielako. «Iruñerriak ez du ur gehiagoren beharrik, orain arte murriztapenik izan ez delako eta azkenaldi honetan kontsumoa gutxi gorabehera egonkor mantendu delako», esan zuten. Alderdiko biztanle orok eraikuntzaren kostua, ur tarifaren igoeraren bitartez, bere gain hartu beharko dutela gaineratu zuen, eta guztira 1,2 milioi euro urteko ordaindu beharko dutela nabarmendu zuten.

Bestalde, «Itoizko urak Iruñera ekartzearen inguruan egiten ari den marketin politikoko operazio arrandiatsua» salatu zuten, urtegiak inguruan eragin duen «ohituren suntsiketa eta populazioaren deserriratzea» ezkutatzeko helburuarekin. Era berean, inaugurazioa unerik larrienean datorrela uste dute, «mazelen lerratzeak eta etengabeko lurrikarek sortutako arazoak» ere estaltzeko.

Urtegia berehala husteko eta «Nafarroako ekonomiaren porrota eraginen duten ubidearen lanak gelditzeko» eskatu zuten Itoizko Solidarioek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iruñea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestación de mañana en Iruñea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contratación irregular en empresas públicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da más tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agonía sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metrópoli aborta el sueño caribeño
Kultura
Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos «inequívocamente» en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss