Udalbiltzak ongietorria egin dio Irlandako herriari
Irlandako bandera eta ikurrina ikus zitezkeen atzo Etxarri-Aranazko udaletxeko balkoian. Bata Iraitz Goñi alkateordeak ipini zuen, bestea Robert James Maclenaganek, Irlandako mugimendu errepublikarreko kideak. Udalbiltzak harrera egin eta datozen egunotan bi herriak anaitu egingo direla esan zuen. Gatazkaren konponbidea ere izan zuten mintzagai.
ETXARRI-ARANATZ
Askapenak aste honetan antolatu dituen JardunaldiInternazionalisten barnean, Udalbiltzak harrera instituzionala egin zien atzo Etxarri-Aranatzen Irlandako ordezkariei. Erakunde nazionalaren izenean, Azpeitiko zi-negotzi eta Udalbiltzako na- zioarteko batzordeko arduradun Miren Odriozolak egin zien ongietorria. Harekin batera, Etxarri-Aranazko alkateorde Iraitz Goñi egon zen.Aurreskua dantzatu zioten Irlandako mugimendu errepublikarreko kide James Maclenagani. Ondoren, hark eta Goñik Irlandako bandera eta ikurrina ipini zuten udaletxeko balkoian. Nola ez, bi herrialdeetako gatazka politikoa eta konponbidea izan zuten mintzagai. Hala, Maclenagan Irlandako bake prozesuaz aritu zen. Gomendio gisa, euskal gizarteari indarrak batzen eta lanean jarrai dezala eskatu zion. Ondoren, Bobby Sands presoak idatziriko olerki bat irakurri eta pasarte bat euskaratu zuten.
Autodeterminazio eskubidea
«Edozein herritan, nazio izateko eskubidea ukatzen denean eta bere herritarrei eskubideak etengabe eta sistematikoki urratzen zaizkienean, sustrai sakoneko gatazka sortzen da. Irlandan, Euskal Herrian bezala, ondo dakite zer den ukazioa, zer den gatazkan bizitzea», plazaratu zuen Udalbiltzak.Era berean, konponbidea «politikoa» izan behar dela nabarmendu zuen eta, horretarako, ezinbestekotzat jo zuen elkarrizketa, «inor baztertu gabe eta debekurik gabe». Irlandan eta Hego Afrikan ere ilegalizazioa ezagutu zutela adierazi zuen. «Udalbiltzak ere bizi izan du egoera hori», gaineratu zuen eta erakunde nazionala «berregituratu eta berrantolatzeko» deia egin zien udal hautetsiei. Irlandako prozesua gogoan hartuz, autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen, «irlandarrek 1998an Aste Santuko Hitzarmenean egin zuten bezala». Bide horretan, «elkarrizketa eta guztion parte-hartzea funtsezkoa» dela berretsi zuen. Esperientziaktrukatzea garrantzitsua dela adierazi zuen. Hala, bi herrien arteko anaitzea iragarri zuen Udalbiltzak. «Irlanda eta Euskal Herria nazio libre bezala bizi ahal izateko eguneroko lana prozesu demokratiko baten mesedean jarriko dugu», adierazi zuen.
|