GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-06-16
Kiroljokoa, apustuak egiteko proiektu berritzailea
Internet bitartez egiten diren apustuak gero eta gehiago hedatzen ari dira. Pilota partidetara ere iritsi da joera hori, atzerriko webguneen bidez. Orain, ordea, Euskal Herriko enpresa batzuek, Aspe pilota enpresa eta herri kiroletako Egur Sport tartean, proiektu berritzailea aurkeztu dute: Interneten, sakelako telefonoen eta makinen bitartez apustuak egiteko aukera. Lakuako Gobernuak proiektua baimenduko ote duen zain daude orain.

Interneteko baliabideak aprobetxatuz apustuak egiteko joera gero eta gehiago hedatu da. Orain urte batzuk pentsaezina izan zitekeena normal bihurtu da denboraren poderioz, eta dagoeneko beste aurrerapauso bat ere eman da. Izan ere, Euskal Herriko zenbait enpresak, Aspe pilota enpresa eta herri kiroletako Egur Sport tartean, apustuak egiteko proiektu berritzailea asmatu dute, egun munduan bakarra dena.

Aspe, Aimatic, Urkotronik, Mae, Recreativos Aries, Bicamorsa, Gesmak jokoak eta Egur Sporteko ordezkariek atzo azaldu ziguten hainbat hedabidetako kazetarioi proiektu berri horren nondik norakoak, Donostiako Zuatzu poligonoan sistema egiteaz arduratu den I68 enpresak duen egoitzan.

Makina txanponjale itxurako aparatu horiek ikustean aho bete hortz geratu ginen denok, eta are gehiago apustuak egiteko aukera eman zigutenean. Erreportajea idazten duen hau sos batzuk jokatzera ere animatu zen, baita irabazi ere. Zoritxarrez, proba bat baino ez zen, eta irabazitakoa etxera eramaterik ez zuen izan. Esperientzia, hala ere, polita izan zen, gutxitan izaten baita munduan dagoen makina bakarra erabiltzeko aukera.

Hamaika aukera

Kiroljokoa izeneko makina horiek ­Tele Apostuak izango da proiektua gauzatu duten enpresen elkartea­ era guztietako apustuak egiteko parada ematen dute. Esanguratsuena, hala ere, Euskal Herriko kirol tipikoen inguruko apustuak egin daitezkeela da; pilota partidenak, herri kiroletako hainbat probarenak eta estropadenak, besteren artean.

Hiru motatako apustuak egin daitezke: kiniela erakoa, enpresaren aurkakoa eta pilotalekuetan egiten direnen modukoa.

Kiniela erakoan apustua egiten duten pertsona guztien diru-kopurua batzen da, eta ondoren kiniela asmatu dutenen artean saria banatzen da. Apustu mota horretan emaitzak asmatu behar dira (Traineruen Kluben Elkarteko Ligan aurreneko hiru sailkatuen traineruak, adibidez).

Enpresaren aurkako apustuak egun Internet bitartez egiten direnen sistema berarekin egiten dira. Hau da, enpresak momio batzuk jartzen ditu, eta horren arabera diru gehiago edo gutxiago irabaz daiteke (Irujoren eta Olaizola II.aren arteko finalean, Betfair webgunean euro bakoitzeko 1,47 irabaz zitezkeen Iberokoaren garaipenarengatik, hau da, ehun euro apostatuz gero, 47 irabaz zitezkeen).

Hirugarren apustu mota pilotalekuetan izaten direnen antzekoa litzateke. Hots, enpresak apustularien arteko bitartekaritza lanak egingo lituzke, pilotalekuetan artekariek egiten duten lan bera (apustulari batek Irujoren alde egingo balu, besteren batek Olaizola II.aren alde egin beharko luke apustua itxi ahal izateko).

Proiektu interesgarria oso, baina oraindik ere gauzatzeko bidean dagoena. Izan ere, Makina horiek kalean ikusteko gutxienez hilabete batzuk itxaron beharko da, aparatu horiek jartzeko Lakuako Gobernuaren baimena behar baita, orain hamahiru hilabete apustuen arautegia kaleratu zuten arren, lehiaketen datak oraindik ez baitituzte zehaztu. Guztira hiru lizentzia baino ez dituzte banatuko, eta dozena bat enpresa inguruk dute beren proiektua aurkezteko asmoa.

Hala ere, Kiroljokoa proiektua ez da ezerezean geratu, eta denbora honetan enpresek lanean jarraitu dute. Guztira 500 makina sortzeko asmoa dute ­arautegiak exijitzen duen gehiengoa; gutxieneko kopurua ehunekoa da­, eta 25 apustu-lokal eraiki ­kopuru hori da gehiengoa; gutxiengoa, aldiz, zortzikoa­.

Horrelako proiektu batek, beraz, izugarrizkoazpiegitura behar du, bai langile kopuru aldetik baita toki aldetik ere, baina baita inbertsio ekonomiko handia ere.

Telebista interaktiboa

Kiroljokoa mementoz sakelako telefonoz, Internetez eta makinen bitartez erabiltzeko pentsatuta dagoen arren, etorkizunean telebista bidez erabiliko da; telebista interaktiboen bitartez, hain zuzen ere.

Edozein sistema erabiltzen dela ere, apustua ordenagailu batera iristen da, eta hor lotzen dira batzuen eta besteen apustuak. Alegia, Donostiako taberna batetik apustua egiten duen batek Plentzian telefono bitartez egindako batekin egin dezake apustu. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Iruñea: iragana mintzo zaigu
Euskal Herria
EA se suma a la manifestación de mañana en Iruñea
Euskal Herria
Sindikatuek eta enpresa batzordeek ozen deitu dute presoen alde Baionara joateko
Ekonomia
UGT denuncia la contratación irregular en empresas públicas
Mundua
Sri Lankan 60 hildako zibil eragin duen atentatuak hilzorian utzi du bake prozesua
Mundua
La UE se da más tiempo para resolver su profunda crisis
Kirolak
La agonía sueca acaba dando fruto
Kirolak
La metrópoli aborta el sueño caribeño
Kultura
Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos «inequívocamente» en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss