GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-20
Barañaingo auditoriumak bere jarduna «boikotatzea» egotzi dio Corpasi
Nafarroako Gobernuak Barañaingo auditoriumarekiko «jarrera erasokorra» duela salatu du Iosu Senosiain alkateak. Miguel Sanzen Gobernuak diru-laguntzak ukatu dizkio espazio horri hirugarrenez, aurreko bi urteetan bezala, «fundamenturik gabeko aitzakiak erabilita», bertoko agintariek esan dutenez. Haien hitzetan, Juan Ramon Corpas dago «boikot politiko» bezala definitu dutenaren atzean. Gogoratu dutenez, historia laburra badu ere, agertoki horrek hainbat sari garrantzitsu lortu ditu.

BARAÑAIN

Barañaingo Auditorium Fundazioko lehendakari eta bertoko alkate Iosu Senosiainek kritika zorrotzak zuzendu zizkion atzo Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura sailburuari. Horien artean, diru-laguntzak modu «alderdikariz» banatzen dituela.

Barañaingo auditoriuma duela hiru urte jarri zuten martxan. Orduz geroztik 589 ekitaldi antolatu dituzte eta 230.390 ikusle bertaratu dira horiek ikustera. Batez beste, urtean 80.000 pertsona hurbildu dira agertoki horretara, Fundazioak zabaldutako datuen arabera.

Datuak datu, Nafarroako Gobernuak urtero-urtero ukatu egin dizkio eskatutako diru-laguntzak, horiek arautzen dituen deialdiaren 6.4 puntua betetzen ez duela argudiatuta, Nafarroako kulturan duen garrantziari buruzko artikulua aipatuz, alegia. Arestian aipatu datuekin Barañaingo Auditorium Fundazioak ez du ukazioa ulertzen eta bere historia laburrean hainbat sari nabarmen eskuratu dituela gaineratu du. Espainiako Auditorium Saria jaso du eta Estatu espainoleko antzoki, entzunareto eta jaialdi publikoen sarearen barruan dago. «Bere erkidegotik diru-laguntzarik jasotzen ez duen bakarra gara erakunde horretan», aipatu dute. MiguelAngel Aizkorbe Ezker Batuko zinegotziak atzo aipatu zuenez, Aragoiko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak zentro horren jarduna txalotu du «bere egitarau berritzailearengatik». Hala ere, «Nafarroako Gobernua entzungor» azaldu da.

Nafarroako auditoriumak milioi bateko aurrekontua du. Udaletxeak 430.000 euro ematen dizkio eta gainerako sosak sarreren bidez eta gelen alokairuaren bitartez biltzen ditu. Azpiegitura horrek, antzoki izateaz gain, erakunde desberdinei aterpe ematen die:hala nola, Nafarroako Kamerako Operari, Europako Antzoki Sareari, Super 8 Zinema Eskolari, Bola Mugimenduari edo Nafarroako Dantzaren Zabalkunderako Elkarteari.

Diru-laguntzen ukapenerako «oinarri tekniko eta legezkorik» ez dagoelarik, alkateak uste du arrazoi politikoak daudela horren atzean. «Kulturako departamentuko teknikariek esan dutenez, Juan Ramon Corpasek esan die Barañaingo auditoriumari diru-laguntzarik ez emateko», salatu zuen.Senosiainek agertu zuenez, Juan RamonCorpasen «arazo pertsonala» da. Horregatik, hari zuzenduta zera bota zuen: «Lasai dadila, gu bisita gaitzala eta UPNko gobernua ez duten udalekin ere kolabora dezala, gu ere Nafarroa garelako».

«Hiru urtez hala egin dugu eta martxan jarraituko dugu», iragarri zuen Barañaingo alkateak. Hala ere, Auditorium Fundazioak asmoa du epaitegietara jotzeko eta, udaren ostean ere, baliteke Nafarroako Parlamentura jotzea gai hori argitu eta zuzentzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss