GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-20
Ur beroa dute berriz legionela zegoen Biarrizko eraikinean

BIARRITZ

Legionelaz kutsatutako bost kasuen sortzaile izan zen Biarrizko Victoria Surf eraikinean, hilabete baino gehiago ur berorik erabili gabe egon eta gero, atzo hura erabiltzeko baimena ematen zuten afixak ezarri zituzten. Oraingoz Osasun eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzak (DDASS) egin dituzten azterketen emaitzen zain daude.

Eraikinaren sarreretan frantsesez eta ingelesez idatziak diren afixetan ziurtatzen da ez dela ezer larririk. Bertan legionelaren arriskuak eta sintomak zeintzuk diren oroitarazten dute eta ez dela beldurrik izan behar nabarmentzen dute. Eraikineko jabeek ezarritako afixa horretan aipatzen da DDASSek egin dituen ikerketen eta frogen emaitzak oraindik ez dituztela aditzera eman, baina biztanleek ur beroa erabiltzeko baimena badutela. Argi uzten dute, hala ere, ura erabili aitzin minutu batzuez ura joaten utzi behar dela.

Biarrizko hondartza handiaren parean den oporretarako eraikin handian, berriz, egun batzuk pasatzera etorri diren pertsona askoren artean oraindik mesfidantza da nagusi eta askok DDASSek bere onespena eman arte itxarongo dutela adierazi dute. Beldurra nabaria da eraikineko biztanleen artean, batez ere jakina delako kutsatutako pertsonetako bat hiltzear izan zela ospitalean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss