GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-20
Gatazka Euskararen Erakunde Publikoa eta Seaskaren artean

BAIONA

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Euskararen Erakunde Publikoko presidente Max Brissonek Seaskaren jokabidea kritikatu zuen gutun irekiari erantzun dio Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak. Informazio gehiago eskuratu nahi duenarentzat Seaskak publiko egindako gutuna GARAko Iritzia sailean dago.

Brissonek idatzi gutunean ekainaren 14an Seaskako 60 gurasok Paueko Ikuskaritza Akademikoa okupatu izana «desegokitzat» jo zuen. Horrelako akzioek Seaska hautetsi eta erakundeekin elkarlanean aritzea bateraezin egiten dutela gaineratu zuen. Elkarren errespetuan oinarritutako lan politiko eta tekniko progresibo baten alde egiteko eskatu zion Seaskari, eta euskarazko irakaskuntzan Ikastolen Federazioak izan duen garrantzia nabarmendu.

Baieztapen horiei erantzuteko Seaskako lehendakari Isabelle Charritonek gutun ireki bat eman du ezagutzera. Bertan EEPko zuzendariarekin hainbat puntutan adostasuna erakutsi du, baina, bestalde, hurrengo ikasturterako prestaketan dauden zailtasunen zerrenda bat ere aurkeztu du. Azkenik, ekainaren 27an Bordeleko Errektoretzan errektore jaunarekin, ikuskari jaunarekin eta EEPko buruzagiekin izanen den elkarrizketaren ondorioen zain dagoela adierazi du. Bilkura horretan Ikastolen Federazioaren eskariak bi direla nabarmendu du: orain eskas diren lau irakasle postuak eskuratu ahal izatea eta Hezkuntza Ministerioak Seaska presiopean ezarri gabe oinarri sendoak dituen negoziazio baten aldeko engaiamenduaren alde egiten dutela adierazten duen keinu bat egin dezatela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campańa electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss