Soraluzeko osasun etxea euskalduntzeko eskaera
DONOSTIA
Soraluzeko Euskal Herrian Euskaraz taldeak euskararen «benetako ofizialtasunaren» bidean urratsak egin ditzala eskatu dio bertako Udalari eta osasun etxearen euskalduntzean pausoak serio eman ditzala. Herriko talde ugarik eta 326 herritarrek babestu dute EHEren eskaria.
Talde horrek honakoa agertu du: «Soraluzeko osasun etxeko langileetatik hiru baino ez dira euskaldunak, beste lauk zerbait badakite, eta, azkenik, batek ez daki batere». Beste herri batzuekin erkatuz egoera «zertxobait hobea» dela uste arren, datuok «edozein unetan» alda daitezkeela gaineratu du, «profesionalei ez zaielako euskara jakitea behartzen».
Hartara, Soraluzeko Udalari egun lanean ari diren langileak euskalduntzeko, normalizazio plangintza eraginkorra martxan jartzeko eta kontratatu behar dituen langile guztiak euskaldunak izateko eskatu dio, besteren artean.
|