GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-20
Donostiako EAJ-EAren jarrera «larritzat» jo dute Zamalbideko auzotarrek

DONOSTIA

Zamalbideko auzotarrak Donostiako Udaleko EAJ eta EAko zinegotziekin elkartu ziren atzo goizean, Landarbason jarri nahi duten errauste-plantak sortzen dien egonezina jakinarazteko helburuarekin. Behin bilera amaituta, egonezin hori «areagotu» egin zela agertu zuten bizilagunek, haien hitzetan, EAJ eta EAko zinegotzien jarrera «benetan larria» izan baitzen.

Donostiara bertaratutako bizilagunen artean izan zen Aloña Lekuonak honakoa agertu zuen: «Guk gure ardura adierazi nahi genien eta iseka egin digutela iruditu zaigu. Une batean barre ere egin dute eta ea gutaz barrezka ari ziren galdetu diegu. Ez dute erantzun». Oso haserre zeuden bizilagunak bilera ostean, eta EAJ eta EAko zinegotzien «axolagabekeria» nabarmendu zuten. «Haien ustez ez omen da hain larria, ez dute arazorik ikusten. Guk behin eta berriz galdetu diegu ea badakiten non jarri nahi duten errausteko planta, eta beren erantzunaren arabera, gerora egingo dira inguruneari buruzko ikerketak. Hori ez da serioa», iritzi zioten.

EAJ eta EAko zinegotziek Zamalbideko bizilagunei aitortu zietenez, Gipuzkoako zaborren kudeaketa «marroi politiko» bat da, Donostiako Udalak kudeaketa horretarako plan bat daukalako eta Gipuzkoako ForuAldundiak beste bat. «Beren artean giroa kutsatuta dagoela eta gizarteari galdetzeko proposatu diegu guk, Gipuzkoako biztanleei zaborren kudeaketaren inguruan erabakitzeko aukera eskaintzeko. Haien esanetan, kontua ez da ‘hainbesterainokoa’ eta ez du galdeketa batera deitzeko moduko garrantzirik. Benetan larria da jarrera hori», gaineratu zuen Lekuonak.

Zamalbideko auzotarren ustez, errausteko planta Landarbason jartzeko arrazoietako bat «bertan bizilagun gutxi daudenez, ez direla asko kexatuko» da. Arazoa, ordea, «ez da bi baserritarrena, hainbat politikarik hori uste duen arren».

Behin eta berriz zera nabarmendu zuten: «Añarbeko urtegia bertan dago, eta donostiarrei jakinarazi nahi diegu errausteko plantaren eragina beren etxeko iturriraino iritsiko dela. Garbi izan dezatela halaxe izango dela. Usain txarra guk nabariko dugu, baina horrek ez gaitu larritzen. Gehiago beldurtzen gaituzte bestelako kalteek, urarenak, batez ere».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss