GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-20
Emaztea bortxatu eta hari eraso egiteagatik epaitua

PAUE

Angeluko 35 urteko gizon bat atzo eta gaur Paueko auzitegian epaitu dute 2004ko apirilaren 3tik 4rako gauean bere bikotekideak eraso baten salaketa jarri zuelako Biarrizko polizia-etxean. Bikotea banatze prozesuan zegoen ekintza horiek gertatzean eta dibortzio eskaera egina zuen senarrak.

Senarraren kontrako salaketan emakumeak bortxatu, eraso egin eta hiltzen saiatu zela esan du. Gidaria den gizonak, berriz, erasoa eta bortxaketa aitortu ditu, baina ez du onartu hiltzen saiatu zenik. 35 urteko gizonak bere bikotekideari zapi bat jarri zion lepoan. Emakumeak ekintza horrekin ito egin nahi zuela salatu du, baina gizonak, aldiz, bere iritzia azaltzeko asmoa besterik ez zuela adierazi du eta zapia bere emaztearen lepoaren inguruan jarri zuela bukatu arte hitz egin ahal izateko.

Akusatua aztertu duten profesionalek bere izaera obsesiozkoa eta heldugabea bezala definitu dute. Epaileak erabaki beharko du baldintza aringarriak badiren jokaera bortitz horiek zigortzeko mementoan.

Emakumeen kontrako bortizkeriari buruz hitz egiteko bilkura bat izan zen atzo Prefeturan. Bertan jendarmeak, ospitaletako arduradunak, justizia alorreko langileak eta elkarteetako ordezkariak bildu ziren bortizkeria kasuak ageri diren egoeren aurrean etorkizunean eraman beharko den protokolo bati buruz mintzatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss