GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-20
Konpromisoak exijitzeko bilkura eskatu die Etxerat-ek legebiltzarretako taldeei
Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarretako talde politiko guztiei hitzordua eskatu die Etxerat-ek. Ibaetako Foroak Zapatero eta Chiraci bidali zien eskutitzaren gainean zer esateko duten jakin eta «senide presoen izaera politikoa ezkutatzen jarraitu behar al duten» galdetzeko. Era berean, konpromiso zehatzak exijitu dizkie.

DONOSTIA

«Gurean ez da aldaketarik izan, eta izan bada okerrera egiteko izan da», ohartarazi zuen atzo Etxerat-eko bozeramaileEstanis Etxaburuk. Harekin batera hainbat senitarteko zeuden, horien artean, Juan Jose Rego Vidal presoaren emaztea, Txomin Troitiñoren semea eta Cristina Geteren aitaginarreba.

Eskubideen urraketak preso eta senideentzateguneroko albiste direla salatu zuen. Adibide gisa, azken gertakari batzuk nabarmendu zituen: «Tratamendu duin baten alde, Uzercheko espetxean, bisitei uko egitea erabaki dute bertan dituzten Beto Rey, TxumaPuy eta Josu Ordoñezek. Arrazoia? Bisiten ostean, biluzte integrala egiteaz gain, barrabilak altxatzeko eskatzen zieten funtzionarioek. Ordoñezek uko egin zion, eta, ondorioz, bi hilabetez bisitak kristalarekin egitera zigortu dute. Bisitak modu horretan egitea ukatu du, eta elkartasunez gauza bera egin dute Reyk eta Puyk», azaldu zuenEtxaburuk. Horrez gain, Auzitegi Gorenak eman zuen ebazpenaren ondotik, bost dira jada kaleratu ez dituzten euskal presoak (Jose Ignazio Gaztañaga, Txutxin Bollada, Joseba Artola, Patxi Gomez eta Txomin Troitiño), nahiz eta, aldez aurretik, kaleratze data ezarrita izan. «Ezin ditugu ahaztu Iñaki de Juana eta Filipe Bidarten kasuak ere», esan zuen. Gaixorik dauden presoen egoerak ere ez duela hobera egin salatu zuen. Larunbatean bertan, Mansillan (Leon) preso duten eta hainbat gaitz sendaezin dituen Juan Jose Rego Vidalek bi zorabio izan zituen, bata emaztearekin bisita zuenean. Haren osasun egoera larria izanik ere, zigorra eteteko eskaera atzera bota diote. Jon Agirre Agirianok eta Bautista Barandallak ere kartzelanjarraitzen dute. Biei 92. artikulua ukatu diete. Lehen graduko eta isolamenduko bizi baldintzak ez direla inolaz ere aldatu plazaratu zuen. «Gure senide preso politikoen aurka indarrean dituzten salbuespeneko neurri hauek guztiak helburu jakina dute; fisikoki, psikikoki nahiz politikoki suntsitu eta herri honi xantaia egitea», ondorioztatu zuen Etxaburuk.

Horretaz guztiaz mintzatzeko eta Ibaetako Foroak Zapaterori eta Jackes Chiraci bidali zien eskutitzaren mamiaz zer esateko duten jakiteko hitzordua eskatu die Etxerat-ek Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarrak osatzen dituzten talde parlamentario guztiei. Oraingoz, hiru erantzun besterik ez dituzte jaso, azaldu zutenez.

«Gizartearen atzetik doaz»

Hitz gogorrak izan zituen erakundeak kudeatzen dituzten talde politikoentzat. «Nork entzun ditu ekainaren 3an Roberto, Jesus Mari eta Mikel Argaratek izan zuten istripuaz salaketaren bat egiten? Nork ikusi ditu inoiz lehendakaria eta su-eten unibertsala aldarrikatzen duten horiek elkarretaratzeak egiten? Edo herritarrak mobilizatzera deitzen?», galdetu zuen. «Orain arte jaso dugun erantzun bakarra isiltasuna izan da», helarazi zuen. Haren hitzetan, gehiengo soziala eta sindikala egiten ari den lanari «esku-frenoa jarri nahian» dabiltza legebiltzarretako talde politikoak.

«Berriro ere, euskal gizartearen atzetik doaz, oraindik ez baitute gure senide presoen izaera politikoa aitortu. Ez egitearren, sakabanaketak hil egiten duela ere ez dute esan oraindik orain, eta behin eta berriro estatuen biolentzia ezkutatu dute, baita egia ere, eta aski da!», nabarmendu zuen Etxerat-ek. Horregatik, hain zuzen, haiengana jotzea erabaki du.

«Exijitzera goaz, orain arte izan duten jarrera ez baitugu inondik inora onartzen. Estatuei bide beretik jarraitzeko txeke zuria emateaz gain, jarrera hori izugarrizko oztopoa da herri honek preso eta iheslari guztiak etxeratzeko, eta senide gehiagorik egon ez dadin, zirrikiturik utzi behar ez duen konponbiderantz pausoak eman ditzan», helarazi zuen Etxaburuk. «Alderdikerietan jarraitzen badute, oso zaila izango da bide horretan pausoak ematea. Eta, ez dugu halakorik onartuko. Konpromisoak exijitzen dizkizuegu», berretsi zuen.

Era berean,Gobernu frantsesari, espainolari, eta, zehazki, Espetxe Erakundeetako zuzendari Mercedes Gallizori kritika zorrotza egin zion.

«Presoak prozesuaren alde daudela esan zuen eta guk zera esaten diogu: Kolektiboak zer pentsatzen duen jakin nahi du Euskal Herriak, baina ez zuen ahotan. Utzi behingoz beremintzakideei askatasun osoz hitz egiten eta nahi dutenekin harremanak izaten. Horretarako, indarrean dituzuen salbuespen neurri guztiak amaitu behar dituzue eta dagozkien eskubide guztien jabe izanik Euskal Herrian batu. Ez besterik», adierazi zuen Etxaburuk. Prozesua izan ala ez, eskubideen urraketak bukatu behar direla eta presoak Euskal Herriratu eta etxeratu berretsi zuen.

Larunbatean, Baionara

Bide horretan, datorren larunbaterako Ibaetako Foroak Baionarako (17.00etan Laugatik) deitu duen manifestazioan esku hartzeko deia egin zuen Etxerat-ek. «Oso garrantzitsua da zintzotasun osoz pentsamolde desberdineko eragile eta norbanakoek euskal preso politikoen eskubide guztien alde egiten duten lana», nabarmendu zuen.

Aldarrikapen horiek oinarri hartuta, ekimen andana egiten ari dira hiriburu eta herrietan. Durangaldean, adibidez, «Amnistiaren bidean Txirringaz, estatus politikoa orain» lelopean bizikleta martxa egin zuten ostiraletik igandera. Larunbatean 90 bat lagunek giza-katea egin zuten Durangon, Guardia Zibilaren kuarteletik Ertzaintzaren egoitzaraino. Euban, kontrol batean geldituta egon ziren.

Bien bitartean, Otsagabian ongietorria egin zioten larunbatean Fermin Venturari; aske dago 17 urte preso egon ostean. Aurreskua dantzatu eta opariak eman zizkioten. Ondoren, afaria egin zuten 150 bat lagunek.



Bloquean una de las entradas a Baiona contra la dispersión
Solidarios bloquearon ayer una de las entradas a Baiona tumbándose en la carretera y exhibieron siluetas negras que reflejan a las personas fallecidas en carretera. El objetivo de esta protesta era denunciar la política de dispersión y sus consecuencias. A los conductores se les entregaron hojas informativas escritas tanto en euskara como en francés y un mapa de la dispersión. También llamaron a secundar la manifestación del sábado en Baiona, a las 17.00 desde Lauga. -



Decimotercer accidente del año, camino a Alcalá

MADRID

Amigas del preso político del barrio iruindarra de la Txantrea Unai Redin sufrieron ayer por la mañana un accidente de tráfico cuando se dirigían a la prisión madrileña de Alcalá Meco (a unos 500 kilómetros de Euskal Herria), según informó Etxerat. En el vehículo viajaban Oihana Barrios, amiga del preso, y una amiga de ésta que, si bien no tenía visita, fue a acompañarle en el viaje. El accidente ocurrió sobre las 8.00 en las inmediaciones de Torrejón de Ardoz, en la M-40, donde había retenciones. Un coche impactó contra el suyo. A consecuencia del golpe, Barrios tiene malestar en las cervicales. También le hicieron radiografías y, en principio, no presenta ninguna otra lesión. A su acompañante le tuvieron que dar cuatro puntos en la ceja. Este es el decimotercer accidente de familiares y amigos en lo que va de año.

Precisamente, ayer Mikel Argarate fue intervenido quirúrgicamente en el Hospital 12 de Octubre de Madrid de las heridas que sufrió el pasado 3 de junio cuando regresaban de una visita de la prisión del Alcalá Meco. Jesús Mari y Roberto Argarate, que viajaban con él, ayer continuban ingresados en la Policlínica de Gipuzkoa. Las fotografías de ambos, en las que se ven las marcas y lesiones que aún padecen, ilustran un nuevo cartel que denuncia la dispersión y que, según subrayó Etxerat en su comparecencia en Donostia, «no se mide tan sólo en kilómetros. Dicha política se centra en el sufrimiento y la constante vulneración de derechos. Hoy por hoy, es el elemento más violento que padecemos en este país», reiteró Estanis Etxaburu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss