GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-20
Oztopoen gainetik euskaraz ikasteko dei egin die NUPeko ikasleei eragile ugarik
Hurrengo urteko eskaintzak urria izaten segitzen duela egiaztatu dute NUPen euskararen alde egiten duten ikasleek, irakasleek, langileek eta elkarteek. «Gorakada txiki bat» baino ez dute nabaritu baina, hala ere, dei egin diete ikasle euskaldunei «eskaintza honen arabera eta haien ikasketa-planen arabera, albait euskarazko irakasgai ge- hienetan egin dezaten matrikula». Horrela, haien aldarrikapenari bultzada emango diotela nabarmendu dute.

IRUÑEA

Kontseilua, Oinarriak, Behatokia, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen Federazioa, ELA, LAB, IA eta EHE batera agertu ziren atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean, eta ez horiek bakarrik. Horiekin zeuden ikasle, irakasle eta langile euskaldunak, mezu hau helarazteko:eskaintza eskasa izan arren, euskaraz ikasi behar da, azken urte hauetan sendotzen ari den aldarrikapenari sostengua eta indarra emateko.

Matrikulazioa dela bidea nabarmentzen du Sortzen-Ikasbatuaz-eko Kalen Astizek eta IAko Patxi Reik irakurri zuten idatziak. 2006-2007ko ikasturte berrirako eskaintza ezagutu berria ez dela inolaz ere nahikoa argi utzi zuten ezer baino lehen. «Gorakada txiki-txikia da, Hizkuntza Plangintzarako Batzordeak dimititu baino lehen egin zituen proposamen apalak baino are apalagoa», aipatu zuten.

«Hala ere, zenbakiak alde batera utzita, NUPeko ikasle euskaldun guztiak animatu nahi ditugu euskaraz ikasteko duten eskubideari hel diezaioten, eta, horrela, beren matrikulekin, unibertsitate komunitateari erakuts diezaioten pixkanaka-pixkanaka sendotzen ari den eskaintza hau bideragarria ez ezik bidezkoa ere badela», eman zuten aditzera.

Urte luzetako borroka da Nafarroako Unibertsitate Publi- koan euskaldunek aurrera eramandakoa, gogora ekarri zutenez. «Begi-bistakoa da ez dela batere erraza izaten ari unibertsitate honen bizitza akademikoan euskara uztartzea. Bai eta, Errektoretza taldeen irizpide ezberdinen arabera, gorabehera eta atzera-aurrera asko izaten ari direla ere. Halaber, euskara garatzeko lege-esparrurik ezak kolokan jartzen duela berak aurrera egitea, beti borondatearen mendean utziz», aipatu zuten.

«Baina alde batera utzi behar ditugu bidean jartzen dizkiguten zailtasun eta oztopo guztiak ­adierazi zuten horiek guztiek­. Jakin badakigu bakar-bakarrik Unibertsitateko euskaldunon benetako konpromiso pertsonalak eramango gaituela egoera hau gainditzera. Eta, horregatik, dei hau luzatzen diegu ikasle euskaldun guztiei, aurreko urteetakoei zein sartu berriei ere, eskaintza honen arabera eta haien ikasketa-planen arabera, albait euskarazko irakasgai gehienetan egin dezaten matrikula», animatu zuten.

Burilloren asmoen berririk ez

Bestalde, Pedro Burillok iragarritako euskararen plangintzaren inolako berririk ez dutela nabarmendu zuten agerraldian parte hartu zuten eragileek. Ikasturte honetarako aurkeztu nahi duela esan du, baina hori egingo duen ere jakiterik ez dago mementoz, ekaina amaitzeko oso egun gutxi falta diren honetan. «Batzordea zegoenean eta horretarako baldintzak zeudenean ez zuen egin;beraz, sinesgaitza da orain esaten duena», argudiatu zuten.

Pedro Burillok ez du ustezko egitasmo horren inguruko zehaztapenik egin orain arte, baina NUPeko estatutuek agintzen duten eta inoiz egin ez den euskararen aldeko planifikazio orokorra ez dela errektoreak buruan duena uste dute eragile horiek.



La oferta crece sólo de 39 a 47 asignaturas troncales

IRUÑEA

Estos representantes euskaldunes de la UPNA calificaron de «levísimo» el aumento de la oferta en esta lengua para el próximo curso. En términos cuantitativos, serán 47 asignaturas troncales, obligatorias y optativas frente a las 39 del año pasado, y ocho de libre elección frente a las siete de entonces. Subrayan que el incremento «está aún por debajo de las moderadas propuestas de la última comisión de planificación», que como las anteriores terminó dimitiendo.

Kontseilua, Oinarriak, Behatokia, Sortzen-Ikasbatuaz, Federación de Ikastolas, ELA, LAB, estudiantes, profesores y trabajadores de la Universidad reprochan a Burillo que no ha realizado la planificación prometida en la campaña electoral que le llevó al cargo, hace ya tres años, y tampoco pone medidas para aplicar el «modesto plan» de la última comisión, pese a que dijo estar conforme. Establecía la implantación progresiva de tres asignaturas troncales el primer curso de todas las carreras, dos en segundo y uno en tercero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los partidos catalanes ya están inmersos en la campaña electoral
Kultura
Una carpa para Chomsky en el Miramar
Euskal Herria
Imaz no considera «realista» que en la mesa haya partidos de Ipar Euskal Herria
Ekonomia
La UE reconoce que «el nivel de anchoa es muy bajo»
Ekonomia
Inauguran el primer tramo del gasoducto que abastecerá a ambos lados del Bidasoa
Euskal Herria
Procesados del 18/98 se «plantan» para exigir la suspensión del juicio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss