- Harri-zulatzaileak
Jaizubiak oso indartsu jarraitzen du
DONOSTIA
Euskal Herriko Ligan, lau proba izan dira joan den asteburuan, eta horien amaieran Jaizubiak jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan.
Hondarribiko taldea nagusitu egin zen Erandioko proban. 17 zulo eta 0,26 cm egin zituzten, eta atzetik sailkatu ziren Txoriherri eta Sondika. Gallartan jokatutako ekinaldia, berriz, uste baino askoz eskasagoa izan zen. Arboleda eta Trapagaran Liga irabazteko bi faborito ziren, baina marka nahiko kaskarrak egin zituzten. Arboledak irabazi zuen 13 zulo eta 0,44 cm eginda. Gallartan, berriz, Ortuella izan zen nagusi, eta beraiena izan da, gainera, asteburu osoko markarik onena, 20 zulo egin baitzituzten. Atzetik, Gallarta sailkatu zen. San Gabrielen, berriz, Gallarta izan zen onena 13 zulo eta 0,73 cm eginda. Sailkapen nagusian, Jaizubia doa lehen postuan 6 punturekin. Atzetik Ortuella doa.
|