- Urrezko Harri-jasotzaileak (Bigarren Maila)
Urrutiak eta Agirrek jantzi dute txapela
DONOSTIA
Urrutiak eta Agirrek irabazi dute Urrezko Harri-jasotzaileen Bigarren Mailako txapelketa. Finalean, Telleria II.aren eta Eizmendiren aurka jokatu behar zuten, baina Eizmendik min hartu zuen, eta ezin izan zuen finalean aritu. Bere ordez Lertxundi aritu zen.
Finala oso estua izan zen, eta kubikoarekin erabaki zen, ordura arte berdinean joan baitziren. Harri hori 17 aldiz berdindu zuen bizkarrean Agirrek, eta bi jasoaldi gutxiago eman zizkion Lertxundik, eta horrek erabaki zuen txapela zeinek jantzi behar zuen. Gainerako saioak oso ederrak izan ziren, eta finaleko kirolarien oreka ikaragarria izan zen. Hala, Armentiako zelaietan izan ziren zaleek gozatu ederra hartu zuten.
Amaieran, Urrutiak eta Agirrek 6.900 kilo berdindu zituzten bizkarraren gainean, eta Lertxundik eta Telleriak, berriz, 6.700 kilo.
|