- Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga
Anjel Arrospide izan da lehen jardunaldiko onena
DONOSTIA
Anjel Arrospidek argi eta garbi utzi zuen sasoiko dagoela amaitu berri den Urrezko Aizkoran, eta herenegun bera izan zen Txapeldunen Ligako lehen jardunaldiko aizkolaririk onena.
Lehiaketa horretan Urrezko Aizkorako bost onenek hartzen dute parte, eta proba ezberdinak egin behar izaten dira. Hemen, ordea, ez da egindako denbora kontuan hartzen, saio bakoitzeko puntuak banatzen dira. Arrospidek bi proba irabazi zituen. Zutikako enborrean onena izan zen, baita 45 ontzako bat etzanda eta bestea zutik jarritakoan ere. Kolpekakoan, berriz, Arrospiderekin berdinduta amaitu zuen. Gainerako guztietan bigarren amaitu zuen. Sailkapenean Larretxea izan zen bigarrena, eta Mindegia, hirugarrena eta azkena. Datorren asteburuan Hernanin jokatuko dute bigarren ekinaldia.
Sailkapena
|