- Sega
Lapazaran izan da Euskal Herriko lehen kanporaketako onena
·Bizkaitarrarekin batera, Mariñelarenak lortu du finalerdiak jokatzeko txartela
DONOSTIA
Lapazaranek eta Mariñelarenak egin dute aurrera, eta Euskal Herriko Txapelketako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu zuten larunbatean Gasteizen jokatu zuten lehen kanporaketan.
C multzoko segalariak lehiatu ziren, eta orduerdiko lana izan zuen bakoitzak. Zaleek Jon Lapazaran ikusi nahi zuten. Bizkaitarra bere herrialdeko eta EuskalHerriko txapelduna izandako segalaria da, baina urte batzuk kirol hori utzita egon da, eta nola dagoen ikusi nahi zuten adituek.
Azkenean ez zuen hutsik egin, eta finalerdietan izateko txartela eskuratu zuen. Bigarren posturako Zuriarrain gipuzkoarra jotzen zuten faborito. Joan den igandean Gipuzko- ako kanporaketan lehena izan zen, baina oraingoan ez zuen orduko mailarik eman eta azkeneko postuan geratu zen.
Bigarren, Mariñelarena nafarra izan zen. Urte dezente daramatza segan, baina inoiz ez zuen lortu finalerdietan sartzea, baina aurten, behintzat, izango du aukera hori. Dena dela, Lapazaranek 300 kiloko aldea kendu zion. Goioaga bizkaitarra sailkatu zen hirugarren postuan, eta hark ere finalerdiak jokatu gabe geratu beharko du. Orain, EuskalHerrikoak atseden hartuko du, eta uztailaren 8an jarraituko du Larraitzen. Hirugarren eta azkeneko kanporaketa, berriz, egun bat beranduago izango da, uztailaren 9an, alegia, Azkaraten.
Sailkapena
Gipuzkoako Txapelketa
Gipuzkoako Txapelketan, herenegun arratsaldean jokatu zuten bigarren finalerdia, eta ez zen ezusterik izan, Mikel Aranaldek bere nagusitasuna erakutsi baitzuen, eta nagusitasun osoarekin eraman zuen garaipena. Berarekin batera, Alkortak lortu zuen finalean izateko txartela.
Segalariek ordu erdiko lana izan zuten, eta jendeak nahiko erantzun ona eman zuen. Azkenean, Aranaldek ez zuen hutsik egin, eta 200 kilo inguruko aldea atera zion Alkorta asteasuarrari. Dorronsoro hirugarren geratu zen eta agur esan behar izan dio Gipuzkoako Txapelketari. Finala, berriz, datorren igandean izango da Pikoketan, eta herenegungo estrei- nako biak, Aranalde eta Alkorta, bertan izango dira, joan den igandean Orendainen sailkapena lortu zuten Zuriarrain eta Gabirondorekin batera.
Sailkapena
|