- Sokatira
Nuarbe eta Gaztedi parean dabiltza
DONOSTIA
EuskalHerriko Lur gaineko Txapelketan, 640 kiloko lehenengo bi jardunaldiak jokatu zituzten joan den asteburuan, eta horien amaieran lehen postuan berdinduta geratu ziren Nuarbe eta Gaztedi A. Azkeneko jardunaldia hemendik bi astera izango da, eta han erabakiko da zein izango den pisu horretako EuskalHerriko txapelduna.
Larunbatean Gaztelun izan zen saioa, eta Nuarbek irabazi zuen, nahiz eta saioan zehar berdinketa ugari izan ziren. Bigarren geratu zen Gaztedi A. Herenegun, berriz, Laukizen jokatu zen bigarren jardunaldia, eta oraingoan Gaztedi A izan zen onena, Nuarberen aurretik, gipuzkoarrek bi tiraldiak galdu baitzituzten bizkaitarren aurka. Orain, sailkapen nagusian, bi taldeak berdinduta daude, Nuarbe bigarren izan baita bigarren jardunaldian.
|