GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-22
Alardeekiko jarrera aldatzeko eskatu diete EAJ eta PSEri
·Alkateek Ganberara joateari uko egitea salatu dute Ezker Abertzaleak eta Aralarrek

Hondarribiko eta Irungo alkateek muzin egin zioten atzo Gasteizko Ganberan agertzeari, Ezker Abertzaleak alardeei buruz prestaturiko galderei erantzuteko. Taldeak «oso larritzat» jo zuen erabaki hori, eta EAJri eta PSEri, alkateen alderdiei, alarde diskriminatzaile eta pribatua «ezin dutela jarraitu babesten» ohartarazi zien.

GASTEIZ

Hondarribiko eta Irungo alkate Borja Jauregi eta Jose Antonio Santano Gasteizko Legebiltzarreko Emakume eta Gazteria Batzordean agertzera deituta zeuden atzo, alardeei buruz eta bereziki Berdintasunaren Legea ez betetzeko dituzten arrazoien gainean mintzatzeko. Ezker Abertzalea, agerraldia eskatu zuen taldea, haserre zen atzo, «azkeneko mementoan, bai batak eta bai besteak ez etortzea erabaki dutelako».

Gasteizko Ganberari «planto» egitea «oso larritzat» jo zuten eta horrek emakumeen kontrako zapalkuntzan daukaten «ardura politikoa» baieztatzen duela arbuiatu zuen taldeko parlamentari Ane Auzmendik. Legebiltzarreko beste taldeen «laguntza aktiboa» beharrezkotzat jo zuen. Bereziki, alardeekiko jarrera alda dezatela eskatu zien EAJri eta PSEri. Alegia, Jauregi eta Santanoren alderdiei. «Bi alderdi hauek ezin dute jarraitu babesten Irunen eta Hondarribian alarde pribatu batzuk, ez zuzenean ezta zeharka ere», nabarmendu zuen.

Gizonezko eta emakumezkoen artean berdintasuna lortzeko borondaterik ez izatea leporatu zien bertako bi alkateei. «Berdintasunaren guztiz kontrakoa, matxismoa eta emakumeen aurkako jarrera bortitza eta diskriminatzaileak bultzatzen ari dira», esan zuen.

Berdintasunaren Legea

Auzmendiren aburuz, ez bertaratzeko arrazoiak garbiak dira. Adierazi zuenez, bi alkateek «ondo baino hobeto dakite» Ganberan onartu zuten Berdintasunaren Legea «ez dutela betetzen», alarde pribatu eta diskriminatzaileak aktiboki bultzatzen dituztelako. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ateratako epaia gogorarazi zuen; izan ere, alardeek, legez, publikoak eta berdintasunekoak izan behar zutela esaten zuen. 2002. urtean Auzitegi Gorenak aipatutakoa berretsi zuela aipatu zuen.

Aralarren ustean, bestetik, bi ordezkari horiek erakunde publikoekiko «errespetu falta itzela» erakutsi dute. EAJri eta PSEri alkateen kontra «behar diren neurriak har ditzatela» eskatu zien Aralarrek.



Las fiestas en Nafarroa, a por la igualdad de sexos
GARA

IRUÑEA

El Instituto Navarro de la Mujer (INAM) renovará este año la campaña “¿Y en fiestas qué?”, con el objetivo de concienciar sobre la igualdad de hombres y mujeres en el disfrute de los tiempos y espacios en las fiestas patronales, rechaza el desigual reparto de tareas e incide en la seguridad de las mujeres frente a abusos sexuales. Un cómic elaborado por Kukuxumusu acompañará el mensaje, que se detiene en la necesidad de asegurar el reparto de trabajos, en una época en la que «las madres suelen estar sobrecargadas».

La campaña, a la que el año pasado se sumaron 51 ayuntamientos, pone especial atención asimismo en la concienciación de las generaciones más jóvenes sobre la necesidad de que todos los espacios festivos sean seguros para las mujeres y de que «en fiestas no todo vale y de que el ‘no’ también es un ‘no’ en fiestas», pese a la ingesta de alcohol, dijo la directora del INAM, Teresa Aranaz, quien pidió «responsabilidad en las relaciones afectivas y sexuales».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los arrestados siguen incomunicados en comisarías españolas y francesas
Mundua
Maragall se inmola ante el altar erigido por La Moncloa tras su acuerdo con CiU
Mundua
Bushek ez du Guantanamoko espetxea ixten presoekin zer egin ez dakielako
Kultura
Serrano mira el mundo a través de la belleza
Kirolak
Una pesadilla conocida regresa a Zurbano
Euskal Herria
ETA afirma que la represión es incompatible con un proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss