GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-22
Bushek ez du Guantanamoko espetxea ixten presoekin zer egin ez dakielako
EBko agintariek ez diote agindutako errieta egin George W. Bushi Vienan atzo egindako batzarrean. Guantanamoko espetxea ixteko eskaera eta CIAren legez kanpoko ekintzei buruzko azalpenak hutsean gelditu ziren. Guantanamon giza eskubideak urratzen ez direla esan zuen Bushek, eta EBko agintariak konforme gelditu dira.

DONOSTIA

Europar Batasunak Guantanamoko atxiloketagunearengatik eta CIAk Europan egindako legez kanpoko ekintzengatik George W. Bushi errieta egingo ziola agindu zuen. EBko agintariek eta Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo Vienan (Austria) egindako goi bilera horretarako parada aproposa zen, baina errieta hutsean gelditu zen. Bi aldeek sinatutako idatzian ez zen izan gai polemikoei buruzko aipamenik.

Bushek, orduan ere, Europako agintariei aurrea hartu zien eta Guantanamori buruzko azalpenak eman zituen inork galdetu baino lehenago. «Guantanamo amaitu nahi dut», esan zuen AEBetako presidenteak. «Europako buruzagien kezka ulertzen dut, baina ez dut kalean utziko mina egin dezakeen jendea», azaldu zuen.

Nolanahi ere, espetxea ixtekotan zein pauso emango zituen lehen aldiz argitu zuen. Bushek presoak euren jatorrizko herrialdeetako agintarien esku utzi nahi ditu, baina gehienak Afganistan, Yemen eta Saudi Arabiakoak dira eta, Bushen berbetan, «nazioarteko presioa» dago presoak estatu horietara eman ez ditzan.

Hori dela-eta, Bushek Europaren laguntza eskatu zuen. EBko txandakako presidenteak, Wolfgang Schüssel austriarrak, nazioarteko erakundeek eta giza eskubideen aldeko erakundeek presoen jatorrizko herrialdeei laguntza ematea proposatu zuen, bertan askatu edo epai ditzaten. «Odol hotzeko hiltzaileak», ostera, «AEBek epaitu behar dituztela» jakinarazi zuen Bushek. Auzitegi Gorenak hil honetan ebatzi behar du presoen auziak justizia militarrari edo zibilari dagozkien.

Vienan adostutako idatziak, beraz, ez du Guantanamoren edota CIAko legez kanpoko presoen garraioaren aipamenik, baina Schüssel-ek esan zuen, EBk AEBekiko menpekotasuna zuritu nahian, gai zehatz horiek baino konpromiso zabalagoak hartu dituztela. Horren adibide, terrorismoaren kontrako borrokan eskubideak urratuko ez dituztela emandako hitza. «Terrorismoaren kontrako neurriek nazioarteko betebeharrak betetzen dituztela bermatuko dugu, Giza Eskubideen inguruko legedia eta errefuxiatuen araudia», dio idatziak. AEBek hitza beteko duten konfiantza osoa du Schüssel-ek.



Por una Europa agradecida
GARA

VIENA

El presidente estadounidense se mostró molesto por la percepción negativa de EEUU que existe en Europa. George W. Bush señaló que ve «absurdo» que los europeos consideren a Estados Unidos una amenaza para la seguridad e intentó justificar sus acciones ­invasión y ocupación de Irak, amenazas a Irán...­ diciendo que Europa no comprende el profundo efecto que los atentados del 11-S tuvieron en los estadounidenses. El canciller austriaco y presidente de turno de la UE, Wolfgang Schüssel, salió en defensa de Bush y recordó a los europeos que sin la ayuda de EEUU tras la Segunda Guerra Mundial, «Europa no sería próspera y pacífica».

Marcha de 15.000 personas

Unos 15.000 manifestantes, según la Policía austriaca, salieron a las calles de Viena para protestar contra la política de Estados Unidos. Los manifestantes alzaban pancartas con mensajes como “Señor Bush, por favor salve al planeta y dimita” y “No a la guerra imperialista”, mientras que otros llevaban camisetas con el lema “Bush Terrorista Número Uno”, al tiempo que otros jóvenes sostenían globos con el lema “Acaben con los asesinatos”. La mayor parte de la manifestación se realizó después de que Bush partiera hacia Hungría, porque durante la estancia del presidente estadounidense las autoridades habían restringido el recorrido de la marcha.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los arrestados siguen incomunicados en comisarías españolas y francesas
Mundua
Maragall se inmola ante el altar erigido por La Moncloa tras su acuerdo con CiU
Mundua
Bushek ez du Guantanamoko espetxea ixten presoekin zer egin ez dakielako
Kultura
Serrano mira el mundo a través de la belleza
Kirolak
Una pesadilla conocida regresa a Zurbano
Euskal Herria
ETA afirma que la represión es incompatible con un proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss