GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-22
Herriko dirua «bere interesen alde erabiltzea» egotzi dio Iparrak EAJri

GETARIA

Getariako Iparra plataformak EAJk eta alderdiko alkate Josu Ezenarrok «herritarrena den dirua alderdiko interesen alde erabili» dutela salatu du. Plataformak kritikatu duenez, Meagas auzoan ur-horniketarako iaz egindako lanak legez kanpokoak dira, «lanak esleitzeko lehiaketa publikorik egin ez zelako, besteren artean».

Irregulartasunen berri ezustean izan zutela esan dute. Kalean kartel batzuk agertu ziren egoera salatuz, eta esan dutenez, ez ziren beraienak. Hala ere, kartel horien erantzule zirela aurpegiratu zieten Udalean. «Hori guztia ikusirik atzean zerbait bazela pentsatu eta Meagas auzoan egindako lanen gaineko informazioa batzen hasi ginen». Euren esanetan, eta eskuartean dituzten udaletxeko fakturak ikusita, Meagaseko lanak legez kanpokoak direla esateko moduan daude. «Lanak ez dira lehiaketa publikoaren bitartez esleitu eta hori beharrezkoa da 75.000 euroko lanen kasuan. Eurek hautatu dituzte obrak egiteko pertsonak», gaineratu dute. Beren esanetan, gainera, Udaleko idazkariak ere, fakturen ziurtagirietan lanaren esleipena «horretarako ezarritako lege bidea albo batera utzita» egin dela jakinarazten du.

Halaber, Udalean aurkeztutako fakturetako bat Iñaki Solozabal zinegotziarena dela ere kritikatu dute eta «hori legez kanpokoa» dela gogorarazi. Iparrak azaldu duenez, Udalak lanak auzolanean egin zirela erantzun zien eta zinegotzi horrek bere lana utzita jardun zuela argudiatu zuen dirua eman izana arrazoitzeko. Iparrak, baina, zera galdetzen du: «Auzolanak noiztik ordaintzen dira?».

Iparrak guztiaren atzean EAJk bere alderdiaren interesen alde egitea dago «zigorgabetasun osoa balu bezala». Era berean, indarrean dagoen apartheid politikoa baliatzen ari dela salatu dute Iparrako kideek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los arrestados siguen incomunicados en comisarías españolas y francesas
Mundua
Maragall se inmola ante el altar erigido por La Moncloa tras su acuerdo con CiU
Mundua
Bushek ez du Guantanamoko espetxea ixten presoekin zer egin ez dakielako
Kultura
Serrano mira el mundo a través de la belleza
Kirolak
Una pesadilla conocida regresa a Zurbano
Euskal Herria
ETA afirma que la represión es incompatible con un proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss