Basañezek azaldu du EHEn tokia dutela ideia desberdinetako euskaltzaleek
EHEko eledun ohi Gabi Basañez izan zen atzo epaiketa aretoan, talde euskaltzaleak egindako lanaren berri emateko eta, horren harira, Ekinekin izandako harremanak azaltzeko. Ekineko inor EHE kontrolatzen saiatu dela ukatu zuen, eta aipatu zuen euskararen alde lan egin nahi duen euskaltzale orok duela lekua bertan.
MADRIL
Gabi Basañez Euskal Herrian Euskaraz-eko militantea izan da, eta antolakunde horretako eleduna zortzi urtez. Atzo, talde euskaltzalearen lanaren berri eman zion epaimahaiari, eta, defentsaren galderei erantzunez, Ekineko ordezkariekin euskalgintzaren esparruan izandako harremanak azaldu zituen.Izan ere, epaiketa horretan beste hainbat eragiletako ordezkariek nabarmendu duten bezala, berak ere azaldu zuen Ekinek, aurkezpen publikoa egin zuenetik, modu berean egin izan zuela bere jarduna, betiere era irekian eta inola ere ez sekretupean. Alde horretatik, azaldu zuen EHEk bilerak izan zituela Ekineko ordezkariekin, beste askorekin bezala, eta beren helburua zela euskararen normaliza- zioaren bidean iritziak eta hausnarketak trukatzea eta, gai desberdinetan adosten zirenean, lan komuna egitea; hala nola, euskara sustatzeko kanpainak edo euskaldunen eskubi- deen urraketa salatzea.
Ekimena Ezkerraldean
Bere esperientzia pertsonalari dagokionez, berak hainbat borrokatan parte hartu zuela azaldu zuen, Bizkaian bereziki, eta, besteren artean, Justizia euskalduntzeko egindako ekimenak eta irakaskuntzan hizkuntz eskubideak bermatzeko dinamikak aipatu zituen. Horietan guztietan, Ekineko zenbait kidek EHEk bultzatutako lan horretan laguntza eman dutela adierazi zuen.Auzipetuen gainean, berak Paul Asensiorekin harremana izan zuela esan zuen Basañezek, Ezkerraldean euskara sustatzeko egindako ekimen baten karietara. Eskualde horretan egindako azterketek euskara oso egoera txarrean zegoela islatzen zutela azaldu zuen. «Irakaskuntzan, ikasleen %10ek bakarrik bukatzen zituzten ikasketak euskara jakiten; udale- tan ezinezkoa zen euskaraz komunikatzea funtzionarioek ez zekitelako, nahiz eta euskara ofiziala izan», adierazi zuen, eta egoera hura iraultzeko kanpaina bat abiatu zutela gaineratu zuen. Horretarako, eragile askorekin bildu zen EHE, baita Ekinekin ere, eta Asensio talde horren izenean joaten zen bileretara. «Harremanak oso normalak ziren; Euskal Herrian oso ohitura hedatua da arazo bati aurre egiteko biltzea. Mendeetako ohitura da hori», nabarmendu zuen Basañezek. Jarraian, Asensio edo Ekineko inor EHE kontrolatzen edo irizpideak ezartzen saiatu zela ukatu zuen, edo harekin biltzen zenean ETArekin biltzen zen susmorik zuela. Litekeena dela EHEn beste taldeetako kideak ere egotea adierazi zuen, bai eta garai hartan Ekineko kideak izatea dinamiketan parte hartzen. «Guk ez dakigu norberaren atxikitze ideologikoa; EHEn egoteko baldintza bakarra da euskalduna izatea eta hizkuntzaren zapalkuntza barne-barnean sentitzea». Edonola ere, bi militantzia esparruak erabat desberdindu zituen Basañezek, eta Euskal Herrian Euskaraz-en Ekineko irizpideak ezartzeko zeudela ukatu zuen; antolakunde euskaltzaleko helburuekin bat egiten zutelako zeudela han adierazi zuen.
«Por mí, ojalá os dé la ultraderecha»
I.B.
MADRID La actitud de los policías españoles que vigilan el pabellón de la Audiencia Nacional de la Casa de Campo de Madrid no pasó ayer desapercibida para aquellos que pasaron por allí, ya que hicieron ostentación de armas largas en los alrededores, algo que no es habitual. Además, cuando los procesados llegaron en furgonetas procedentes del albergue, les hicieron abrir los maleteros e incluso las maletas para revisarlas. Cuando una de las procesadas se negó, el agente policial que estaba con ella le respondió de muy malas formas: «¡No me toques los cojones!». Más grave fue lo que sucedió cuando los abogados llegaron en sus vehículos, ya que nada más aparcar a ellos también les conminaron a abrir sus maleteros. Cuando Arantza Zulueta se negó a hacerlo, uno de los policías replicó afirmando que «yo no estoy a gusto aquí, por mí ojalá os dé la ultraderecha». Añadió que no le importaba «lo que digan los mandos», sino que «a la próxima te trinco». No es la primera vez que los policías muestran una actitud agresiva con los vascos que tienen que ir a la Audiencia. El tribunal anuncia que fijará la lista de los
testigos de la defensa Debido a que dos de los testigos citados para la mañana de ayer perdieron el tren que debían coger, y que otro no pudo asistir por razones laborales, sólo Gabi Basañez pudo comparecer en la Sala. Este hecho causó un indisimulado enojo en la presidenta del tribunal, Angela Murillo, que, aunque luego trató de retractarse, echó la culpa de lo sucedido a los letrados de la defensa. Por ello, la jueza, que todos los días cita a los procesados a las 9.30 «para empezar a las 10.00» o que ordena recesos de veinte minutos «que será media hora» según sus próximas expresiones, anunció que serán los jueces, y no la defensa, quienes fijarán el número de testigos para cada sesión. Desde la defensa le hicieron saber que esto puede causar un gran perjuicio para los testigos que sean citados pero que no les dé tiempo a declarar, teniendo que quedarse en Madrid o regresar otro día, pero Murillo mantuvo su decisión. La presidenta no dijo nada cuando, en el turno de los testigos del fiscal, muchos de ellos no acudieron, o cuando se citó por error a un ertzaina distinto al que debía acudir. Ese mismo tribunal tampoco adoptó las medidas necesarias para que Josetxo Arizkuren, preso político en París, hubiera declarado por videoconferencia cuando le tocaba.
|