EHPK-k Euskal Herriko herrien artekoa antolatu du
DONOSTIA
Euskal Herriko Pilota Konfederazioak (EHPK) atzo aurkeztu zuen Baionan Eskuz Binakako Euskal Herriko Herrien arteko Txapelketa. Bertan, ohi bezala, herrialde bakoitzeko txapeldunak izango dira jokatzen.
Oraindik txapelketa zein herrik jokatuko duten zehazteke dago, Arabakoa eta Iparraldekoa izan ezik beste final guztiak hurrengo asteburuan jokatuko baitituzte. Hala ere, egutegia nola geratzen den jakin badakigu. Larunbatean Iparraldeko txapeldunak eta Arabakoak final-laurdenak jokatuko dituzte, eta irabazleak Nafarroako txapeldunaren aurka jokatuko ditu finalerdiak. Bestea, aldiz, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak jokatuko dute.
Finala, ostera, uztailaren zortzian jokatuko dute kanporaketa bietako irabazleek.
|