GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-27
Espetxe erraldoien aurkako plataformairagarri dute
·Salhaketak eta Aratzek Langraizkoaren eta Zubietakoaren «irizpide falta» arbuiatu dute

Gobernu espainolak Langraizen eta Zubietan egin nahi dituen espetxe erraldoien proiektuekin kezkatuta azaldu ziren atzo Salhaketa eta Aratz taldekoak. Plataforma bat eratuko dutela jakinarazi zuten. Manifestu batean oinarrituko dira eta hura aurkeztu zuten atzo, atxikimenduak jasotzeko asmoz.

GASTEIZ

Arabako Langraiz eta Gipuzkoako Zubieta udalerrietan joango liratekeen espetxe erraldoien aurka plataforma bat sortuko dutela azaldu zuen atzo Salhaketako kide Cesar Manzanosek. Manifestua azaldu zuen eta politikako, sindikatuetako eta gizarteko eragileei atxikitzeko eskatu zien.

Aratz taldeko kide Xabi Garatek idazki horren nondik norakoak azaldu zituen. Bertan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan etorkizunean espetxe erraldoiak eraikitzeko erabaki garrantzitsua hartzean, «irizpide eta argitasun falta» egon dela esan eta horregatik kezka dagoela jakinarazi zuen. Alde horretatik, Espetxe zuzendari Mercedes Gallizok aurkeztutako proiektuak arbuiatu zituen. Gainera, joan den otsailean, Gasteizko Legebiltzarrean “zentro-tipo” deitzen direnen aurka gehiengoak harturiko erabakia bete dezala eskatu zion inplikatutako erakunde orori.

Ezezkoa emateko, sei arrazoi nagusi aipatzen ditu manifestuak. Lehenik eta behin, lekuen beharraren inguruko diagnostikorik ez dagoela nabarmentzen da. Modu horretan, Langraizen egun dagoen espetxe «baliogabea» itxiko dutela ez dela «inolaz ere bermatzen», eta Martutene ixteko arrazoiak espetxe- ratuak dauden pertsonei eta Donostiako udalerriko biztanleei «arrotz zaizkien hirigintza interesak» direla esaten da.

Bigarrenik, biak binakako 500 ziega dituen zentroa izatea proposatzen da eta, beraz, legeak dioenarekin «bat ez datorrela» salatzen da; izan ere, «praktikan mila pertsona jasotzeko ahalmena duten espetxe erraldoi bilakatzen baitira». Era berean, mota horretako proiektu «erraldoi» bat aurrera atera baino lehen, bi udalerrietako biztanleen iritzia ez dutela kontuan izan eta ekologian eta pertsonengan izan dezaketen eragina ez dutela aztertu arbuiatzen du.

Presoen kopurua igotzea

Gobernu espainola egiten ari den politikaz mintzo da ondoren idazkia. Preso gutxiago egon daitezen baldintzak bilatu beharrean, gatazka sozialen erantzun nagusitzat, bakartzat ez esatearren, zigortzea eta espetxeratzea mantentzearen alde egiten duen eredua dela salatzen du. Horrek espetxeratutako pertsonak «neurrigabe» handitzea ekartzen du. Egoera horri eutsiz gero, bi hilabetean behin espetxe bat eraiki beharko dela ohartarazi zuen Manzanosek.

Horiek hala, egungo zigor justiziako administrazioen «eraginkortasun falta nabaria» dela ere adierazten da. Azkenik, gaur egungo delituen aurkako prebentzio ereduak, orain arte, batez ere «baztertuta dauden koletiboetan eta disidentzia politiko mota jakinen kriminalizazio selektiboan» oinarritzen direla erakusten du, Garateren aburuz.

Horren inguruko eztabaida politikoa abian jarri behar dela nabarmentzen da, eta «herritarren behar orokor eta eta askotarikoetatik» abiatuta egongo da; «ez Estatuaren eta haren polizia eta zigor kontrolaren aparatuen interes berekoietan oinarrituta». Gainera, delituaren aurrezaintzari eta tratamenduari aurre egiteko erantzun egokiei buruzko «diagnostikorik» ere egon ez izana salatzen du Salhaketak eta Aratzek aurkeztutako manifestuak.

Egoera hori izanik, lehenengo eragileen atxikimendua jasoko dute. Lortutakoak uztailaren amaiera aldera aurkeztuko dituztela jakinarazi zuten Manzanosek eta Garatek. Horretaz gain, mota askoko ekimenak antolatzea pentsatzen dute. Zubietako espetxe erraldoiari dagokionez, adibidez, ez dute baztertzen auzitegietara jotzea, «Donostia-Beterriko birika arriskuan dago hirigintza proiektu honen bitartez», adierazi zuen Manzanosek. Langraizkoa oraindik aztertu behar dutela gaineratu zuen.



Kartzelen ahalmen kopurua %149an dago

GASTEIZ

Espetxe erraldoien aurkako manifestua aurkezteaz gain, Estatu espainoleko kartzelen egoerari buruzko hainbat datu jakinarazi zituen Cesar Manzanosek. Egungo espetxeratu pilaketaz hitz egin zuen, bereziki. Modu horretan, kartzelak, batez beste, beren ahalmenaren %149an daudela jakinarazi zuen. Martutenekoa %270ean, Basaurikoa %230ean, eta Langraizekoan plaza bakoitzeko 1,4 espetxeratu dago, hain zuzen ere. Indarrean dagoen politika aldatzen ez bada, 2012. urterako, Madrilgo Gobernuak eratu duen plana bukatzen den urterako, Estatu espainolean 80.000 preso inguru egongo dira. Bertan izatekoak diren 18 espetxeetan 18.000 plaza berri inguru egingo dituzte, eta beharrak erabat aseta egongo direla ohartarazi zuen Salhaketako kideak. Egitekoak dituzten espetxe horien artean, hiru Euskal Herrian egongo lirateke: Zubietan, Langraizen eta Iruńean. «Zentzugabekeriatzat» jo eta egungo eredua alda dezatela eskatu zuen, «hala ezinezkoa baita pilaketa amaitzea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a que clarifique su posicionamiento
Mundua
Milicianos palestinos piden canjear mujeres y menores presos por el soldado israelí
Ekonomia
Arcelor y Mittal confirman su unión por el beneficio logrado para los accionistas
Kirolak
Galdeano: «Una victoria de etapa sería una forma digna de volver»
Kultura
El Guggenheim muestra la faceta más desconocida de Max Beckmann
Euskal Herria
Los dos empresarios quedan libres pero imputados por «colaboración»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss