Azken sarekadaren ondorioak
PSOEren «begirunea» nabarmendu da Marlaskaren aurkako hitzen artean
Bezperan bezalaxe, atzo ere alderdi politiko ugarik kritika sorta egin zien Fernando Grande-Marlaska epaile bereziaren azken ekinbideei. Gorka Agirre eta Xabier Arzalluz jeltzaleen zitazioak ez ezik, askok enpresaburu nafarren auzia ere izan zuten ahotan. Oro har, baina, antzeko gaitzespen irakurketak egin zituzten gehienek. Nolanahi ere, PSOEko ordezkariek Justiziari «begirunea» agertu zioten, eta epaileen «zintzotasunaren» aldeko hitzak izan zituzten.
BILBO
Lakuako Gobernuko Justizia sailburu Joseba Azkarragak atzo ziurtatu zuen zentzuz jokatuz gero, Gorka Agirreri ezin zaiola leporatu «herri honen bakearen alde egitea ez den besterik». Gainera, «estortsioa» egin dieten enpresaburuak atxilotzea agindu izana «ankerra» dela esan zuen.Hala, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari (CGPJ) Grande-Marlaska iker dezala eskatu zion, era partzialean aritzen den «susmoak» baititu. Eskaera horri Enrique Lopez eledunak erantzun zion gero. Hark adierazi zuen Kontseilua «epaileen independentzia babesteko» dagoela; «ez, aldiz, horri eragiteko». Epaileak beren jardueran irregulartasunak edo «arrazoitutako salaketak» daudenean soilik ikertzen dituztela esan zuen. Azkarragak, nolanahi ere, Gorka Agirreri, Auzitegi Nazional espainolera deklaratzera deitu dutenari, «elkartasun eta babes osoa» helarazi zion, eta auzitegi berezi horrek «ateak itxi ditzala» eskatu zuen, eramaten dituen auziak ohiko epaitegietara bidera ditzaten. EBko koordinatzaile Javier Madrazok uste du Agirreren aurkako ekinbidearen atzean bake eta normalizazio prozesua zailtzeko helburu politikoa dagoela. Jeltzalea «sorginen aurkako ehizaldi» baten biktima bidegabea dela iritzi zion, eta hari bere alderdiaren elkartasuna agertu. Grande-Marlaskari, ordea, Justiziaren ezaugarri izan behar diren independentziaren eta inpartzialtasunaren gainetik «protagonismoa eta ospea» bilatzea leporatu zion zuzenean. Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik ere kritikak egin zituen: epaile espainol horren inguruan gertatzen dena «kafkiarra» dela eta «ilea lazten» duela adierazi zuen. Emilio Olabarria diputatu jeltzaleak alderdikide Agirreren eta Arzalluzen zitazioek juridikoak ez diren «beste bultzada» batzuei erantzuten dietela uste du, eta baldintzarik gabeko babesa helarazi zien; «zalantzarik gabe», gainera. Aralarren elkartasun keinuak ere jaso zituzten jeltzaleek. Prentsa adierazpen batean gogor salatu zituen taldeak bake prozesuari egiten ari zaizkioten «eraso juridiko, politiko eta mediatikoak», uneotan prozesuak aurrera egin dezala baita garrantzitsuena beren aburuz. Azken polizia sarekadan atxilotutako herritarrak askatzeko eskatu zuen. Eta, bestetik, Zapaterok erakunde armatuarekin elkarrizketak «ahalik eta lasterrena» abiatu beharko lituzkeela esan zuen, horrek PP eta bere ingurukoen «presioa» bukatuko duelakoan.
ELA, «errepresioaren» aurka Sindikatuen alorrean, ELAko Nazio Batzordeak bilera egin zuen Bilbon abagune politikoak eta horretan zenbait epaileren jarduerek duten eragina aztertzeko, batik bat Fernando Grande-Marlaskari dagokionez. Ados ez daudela agertu ostean, gizartean jazotako aldaketak «bere gain hartu eta onartzeko» eskatu zien epaileei eta auzitegiei, baita «bakea sendotzeko konpromisoa» har dezatela galdegin ere.
Elkarrizketaren aldeko jarrera argia azaldu zuen ELAk, eta Gobernu espainolari eskatu zion «errepresiozko dinamika indargabetzeko, prozesua bultzatzen duten neurri eta erabaki zehatzak hartzeko, eta benetan eta behingoz konpromiso garbia adierazteko».Bestalde, PSOEko Arabako Ramon Jauregi diputatuak «harrituta» hartu ditu enpresaburuen aurkako atxiloketak, eta EAJren alde egin zuen. Delituarekin zer ikusirik ez duela berretsi zuen. Miguel Buenek ere ziurtasunez uste du Agirre ez dagoela inplikatuta «ETAren estortsio sarean». PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok, aldiz, epaileen erabakiei «begirunea» agertu zien. Haien «profesionaltasun eta zintzotasunean» konfiantza dutela nabarmentzera mugatu zuen irakurketa.
El PP y el Gobierno navarro rechazan las críticas al juez
SEVILLA Mariano Rajoy cree que son «inaceptables» e «inadmisibles» las «críticas que se están produciendo estos días por parte de dirigentes del PSOE y de otros a un juez concreto y determinado por cumplir la ley», en referencia a Grande-Marlaska. En la clausura en Sevilla del acto de presentación de los cabezas de lista del PP a las elecciones municipales de 2007 en las localidades andaluzas de más de 20.000 habitantes, recordó que él es hijo de juez, a la vez que dijo que no iba a «defender» al citado magistrado porque «no necesita que nadie lo defienda». Tras explicar que un juez es «un servidor del interés general y un servidor del interés del pueblo», pidió a los miembros del PSOE que «respeten las actuaciones de los tribunales, como lo hacemos los demás». Y es que, a su juicio, la «función del juez es aplicar la ley con independencia, algo de lo que algunos parecen no haberse enterado», mientras que «la del legislador, del diputado, es aprobar la ley que luego ese juez tendrá que aplicar» y «la función del Gobierno es gobernar con arreglo a la ley». «Es mucho más respetable, es más ni siquiera admite comparación, lo que está haciendo el Poder Judicial con lo que está haciendo el fiscal general del Estado o lo que están haciendo algunos responsables policiales», dijo. Por su parte, el portavoz del Gobierno navarro, Alberto Catalán, subrayó la «necesidad de ser prudentes» en espera a los resultados que arrojen las investigaciones, si bien precisó el «respeto» de su Gobierno a las decisiones judiciales. Agregó que desde el Ejecutivo de Sanz «no se comparten las descalificaciones» vertidas contra Grande-Marlaska, pues «sorprende que ahora para algunos este tipo de decisiones tengan intencionalidad política y no la hayan tenido anteriormente».
|