GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-27
ETArekin zer negoziatu behar duen argitzeko eskatu dio PPk Zapaterori

MADRIL

«Batzuek, ETArekin negoziatzeaz hitz egiten dutenean, argi azaldu beharko lukete zer egin nahi duten, zer egin behar duten eta zer negoziatu nahi duten», adierazi zion atzo PPko buruzagi Mariano Rajoyk Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolari. Hain zuzen ere, Estatuko Komunikazio idazkari Fernando Moraledak Zapateroren agerraldia aste honetan izango dela berretsi zuen egun berean egin zituen adierazpenok PPko buruzagiak; izan ere, bertan Gobernu espainolak ETArekin elkarrizketak abiatzeko asmoa jakinaraziko du.

ETAri «lagapen politikorik» ezin zaiola egin adierazi zuen Rajoyk; PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok, berriz, PPri gonbita egin zion berriro ere Gobernu espainolaren «eskua hartzeko», bestenaz «espainolek sekula ez baitiote barkatuko». «Arduragatik ez bada ere, euskal eta espainiar gizarteen bake nahiari erantzuteko ez bada ere, eta berekoikeriagatik eta alderdi interesengatik bakarrik baldin bada ere, terrorismoa elkarrekin desagerrarazteko Gobernuko presidenteak luzatzen jarraitzen dion eskua hartzeko eskatzen diot Rajoyri», esan zuen Blancok. PPko buruzagiak, ordea, ez zuen PSOEren eskua hartzeko asmorik azaldu.

«Armak entregatu artean...»

«Ez da existitzen antolakunde terrorista bati ordain politikorik emateko aukerarik, ez eta haren presoen egoera konpontzeko, ezta erakunde terrorista bat legeztatzekorik, hura disolbatu eta armak entregatu bitartean», esan zuen Rajoyk.

PSOEko bi ordezkariek atzo jakinarazi ziren galdeketa batzuen emaitzei eutsi zieten, eta espainiar gizartearen gehiengoa «indarkeria amaitzeko Zapateroren nahi berekoa» dela esan zuten. Joan den asteetan bezala, PPk prozesuan parte hartzeko deiak egin zituzten PSOEko bi kideek. Gainera, haiek gabe ere prozesuarekin aurrera joko dutela azaldu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a que clarifique su posicionamiento
Mundua
Milicianos palestinos piden canjear mujeres y menores presos por el soldado israelí
Ekonomia
Arcelor y Mittal confirman su unión por el beneficio logrado para los accionistas
Kirolak
Galdeano: «Una victoria de etapa sería una forma digna de volver»
Kultura
El Guggenheim muestra la faceta más desconocida de Max Beckmann
Euskal Herria
Los dos empresarios quedan libres pero imputados por «colaboración»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss