España y Libertad plataformak Imazekin biltzeko eskaera egin du
BILBO.
EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente Josu Jon Imazekin batzartzeko eskaera egin dio España y Libertad plataformak; hain zuzen ere, haren aurka hilaren 12an salaketa aurkeztu zuen taldeak. Batasuneko mahaikideekin bilkurak egitea publikoki onartzeagatik Imazen aurkako salaketa jarri zuen plataformak ekainaren 12an, eta joan den astean EBBko buruaren aurkako ekimena handitu zuen, Imaz Batasunarekin berriro elkartu baitzen. España y Libertad taldeko koordinatzaile Yolanda Morinen esanetan, eztabaida politikoan bazterketarik ez egoteko Batasunarekin batzartzen bada, ETArekin hitz egiteko «mugak» zein diren argitzeko eurekin bildu behar du.
|