GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-27
Euskara berreskuratzeko legea aurkeztu du Ezker Abertzaleak Legebiltzarrean
Ezker Abertzaleak euskara berreskuratzeko lege- proposamena sartu zuen atzo Gasteizko Legebiltzarreko erregistroan. Proposamena Batasunak osatutakoa da eta oso baliabide ontzat jo zuten taldeko legebiltzarkideek. Euskara hizkuntza gutxitua dela eta hizkuntza politika guztiek porrot egin dutela nabarmendu zuten.

GASTEIZ

Batasunak euskara berreskuratzeko lege-proposamena osatu du eta proposamen hori erregistroan sartu zuen atzo Ezker Abertzaleak, Gasteizko Legebiltzarrean, legearen gainean adostasuna bilatzeko helburuarekin. Aurreko astean, proposamen bera aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan.

«Inflexio puntua eragiteko eta euskara berreskuratzeko beharrezkoak diren elementu guztiak biltzen ditu lege-proposamen honek; oso baliabide ona da», nabarmendu zuten Nekane Erauskinek eta Itziar Basterrikak, Ezker Abertzalearen aukera azaltzerakoan.

Gasteizko Legebiltzarrean bere taldeko legebiltzarkideekin batera emandako prentsaurrekoan, euskararen garrantziaz ohartarazi zuen Eraus- kinek: «Euskaldunak egiten gaituena da euskara, baita Euskal Herriak euskarritzat duena ere», agertu zuen. Hala ere, egun hizkuntza nazionalak «egoera gutxitua» bizi duela gogorarazi zuen eta hori «Estatu espainolak eta frantsesak euskararen lekuan gaztelania eta frantsesa inposatzeko mendeetan erabilitako politiken ondorioa» dela salatu zuen.

«Euskal Herri osoan euskara ez da ofiziala eta, ofiziala den lekuetan, euskaldunen eskubideak sistematikoki urratuta daude. Hori ere estatuen jarreren ondorio zuzena da», ziurtatu zuen Erauskinek.

Gainera, garatu diren legeek eta hizkuntza politikek «euskararen dependentzia egoera betikotu» egiten dutela nabarmendu zuen, eta, «datuek egungo hizkuntza politiken porrota agerian uzten» dutela agertu zuen legebiltzarkideak. Hortaz, «oinarrizkotzat» jo zuen lege esparru berria euskara bere osotasunean garatzeko.



Hizkuntza politika «berria, nazionala eta burujabea» garatu nahi du

GASTEIZ

Batasunak osatutako Euskara Berreskuratzeko Legeak hizkuntza nazionalak duen egoerari erantzun nahi dio. Izan ere, euskararen «garapen osoa» du helburu indar independentistak eta, horretarako, hizkuntza politika «berria, nazionala eta burujabea» ezinbestekotzat jo du «euskara Euskal Herri osoan, Europako estatuen hizkuntza ofizialek beren lurraldean duten berdintasu- nezko estatusa eta parekotasunezko egoera eremu juridiko, politiko eta soziolinguistikoan» lor dadin.

Euskal Herria euskalduntzeko prozesuak gutxienekotik gora jardun dezan, premiazko zazpi oinarri garatu du Batasunak lege-proposamenean. Honakoak dira: euskara Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala izatea; belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea; udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzea; administrazio eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea; lan es- parrua euskalduntzeko baliabideak bermatzea; hedabideak eta kultur produkzioa euskaraz lehenestea; eta bide hau guztia egiteko beharrezkoak diren baliabideak bermatzea.

Epeen kontua ere oso garrantzitsua da Batasunarentzat eta lege xedapen guztiak 2009ko Aberri Egune- rako indarrean egotea du helburu. Gainera, lege-proposamenak Euskal Herria bi belaunalditan euskaldundu nahi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a que clarifique su posicionamiento
Mundua
Milicianos palestinos piden canjear mujeres y menores presos por el soldado israelí
Ekonomia
Arcelor y Mittal confirman su unión por el beneficio logrado para los accionistas
Kirolak
Galdeano: «Una victoria de etapa sería una forma digna de volver»
Kultura
El Guggenheim muestra la faceta más desconocida de Max Beckmann
Euskal Herria
Los dos empresarios quedan libres pero imputados por «colaboración»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss