GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-27
Lanuzteak SK2024 eta SK Epsilon enpresetan

GASTEIZ

SK2024 eta SK Epsilon enpresetako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute ekainaren 29an. Enpresa horiek 200 langile dituzte eta SK10 enpresa ohiaren banaketaren ondorioz sortu ziren. Biak Alcor taldearenak dira. SK2024 enpresa Miñaoko parke teknologikoan dago; bestea, ordea, Gogaingo industrialdean.

Aeronautika sektoreko bi enpresa horietako langileek hitzarmen kolektiboko negoziazioa blokeatuta gelditu delako antolatuko dituzte mobilizazioak. Sei hilabetez elkarrizketak izan ostean, horiek bertan behera gelditu dira mementoz. Lan jardunaldian eta soldaten berrikuspenean sortu dira tirabirak.

Ekainaren 29ko lanuzteaz gain, beste ekimen batzuk egingo dituzte langileek. Gaur, esate baterako, elkarretaratzea egingo dute Alcor taldearen egoitzaren aurrean, hots, Zaramaga industrialdeko Deba eraikinaren aurrean. Hitzordua 11.30etik 12.00ak bitartean izango da.

Ostegunean, berriz, lanuztea egiteaz gain, bi elkarretaratzetara deitu dute. Lehenengoa Alcor taldearen egoitzaren aurrean izango da, 11.00etan. Bigarrena, Andra Mari Zuriaren plazan, 18.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a que clarifique su posicionamiento
Mundua
Milicianos palestinos piden canjear mujeres y menores presos por el soldado israelí
Ekonomia
Arcelor y Mittal confirman su unión por el beneficio logrado para los accionistas
Kirolak
Galdeano: «Una victoria de etapa sería una forma digna de volver»
Kultura
El Guggenheim muestra la faceta más desconocida de Max Beckmann
Euskal Herria
Los dos empresarios quedan libres pero imputados por «colaboración»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss