-Harri-zulatzaileak
Jaizubiak gogor jarraitzen du
DONOSTIA
Jaizubiak gogor jarraitzen du Euskal Herriko Ligan, eta orain arte jokatu dituen saio guztiak irabazi ditu. Asteburu honetan hiru lehia ezberdin izan dira, eta Hondarribikoa berean aise nagusitu da.Hala ere, asteburuko markarik onena Galdamesek egin du, 19 zulo pasa. Beste neurketan, beste faboritoa nagusitu da, Trapagaran. Sailkapen nagusian, Jaizubiak jarraitzen du lehen postuan, eta aldeak gehitzen ari dira, orain arte jokatutako guztiak irabazi egin baitituzte. Azpeitian, Trapagaranen aurkako apustua galdu ostean,
hainbat norgehiagoka irabazten ari dira, eta ez da meritu makala. Beraiek dira
Ligan ari diren gipuzkoar bakarrak, eta bizkaitarren artean burua aterata
dabiltza sekulako lana eginez. Gainera, orain arteko saio guztiak Bizkaian
jokatu dituzte.
Urrezko Aizkolariak
Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Hernanin, Ezkiaga pasealekuan, 12.00etatik aurrera. Bertan, Mindegia, Olasagasti eta Larretxea neurtuko dira. Aizkolariek proba ezberdinak egin beharko dituzte, eta amaieran punturik gehien batzen dituen aizkolariak eramango du garaipena.
|