- Aizkora (Euskal Herriko Bigarren Mailakoa)
Unai Otañok nahi bezala irabazi du kanporaketa
·Etxebeste, Senosiain II.a, Lopez, Zubiaga eta Mujika ere, finalera
DONOSTIA
Unai Otaño Bigarren Mailako Euskal Herriko Txapelketa irabazteko faborito nagusi bihurtu da herenegun iluntzean kanporaketan nagusitu eta gero. Erabat ezberdinak izaten dira kanporaketa eta finala, baina egindako denbora eta gainerakoei ateratako aldea ikusita, bera bihurtu da irabazteko faborito nagusi. Berarekin batera, Etxebeste, Senosiain II.a, Lopez, Zubiaga eta Mujika izango dira finalean.Hamabi aizkolari lehiatu ziren Arbizun, Floresek eta Bihurrik ezin izan baitzuten lehiatu, min hartuta baitaude. Hiru multzotan banatuta aritu ziren, eta bakoitzak hiru kana-erdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat moztu behar izan zituen. Lehenengo txanda izan zen kanporaketako onena. Nahiz eta irabazle nagusia ez zen bertan aritu, neurtu ziren lau aizkolarietatik hiruk finalerako txartela eskuratu zuten. Etxebeste izan zen multzoko azkarrena, eta atzetik Senosiain II.a, Mujika eta Rekondo sailkatu ziren. Azken hori ez beste guztiak izango dira finalean. Bigarren multzoa izan zen arratsaldeko eskasena. Lopez
nagusitu zen, eta bera finalean izango da, baina besteek eguneko hiru denborarik
txarrenak egin zituzten. Hirugarrenean aritu zen Otaño, eta berarekin batera
Zubiaga ere sailkatu zen irailaren 24an Uharten jokatuko duten
finalerako.
|