GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-28
Euroa diru «oso sendoa» dela nabarmendu du Trichetek
Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak nabarmendu duenez, diru «oso sendoa» da euroa, estatu batzuk jasaten duten egoera ahulari aurre egiteko modukoa. Gogoratu zuenez, zuzentzen duen erakundea diruaren «zaintzailea» da, baita euroaren eremuan prezioen egonkortasunaren erantzule ere.

HAGA

«Diru sendoa da euroa eta gu bere zaintzaileak gara», adierazi zuen Europako BankuZentraleko presidente Jean Claude Trichetek Europako egunkari batzuek argitara emandako elkarrizketan.

Adierazi zuenez, zuzentzen duen diru erakundea «prezioen egonkortasunaren erantzule da euro-eremuan; lurralde horretan bizi diren 313 milioi biztanleentzat batez besteko inflazio moduan ulertuta». Estatu bakoitzeko eta Europako batez besteko inflazioaren arteko ezberdintasunaren ardura estatuena dela nabarmendu zuen Trichetek.

Europako BankuZentraleko presidenteak esan zuenez, interes-tasak beharrezkotzat jo duten unean igo dituzte, presioei muzin eginez. Adibide gisa 2004. urtean «Europako hiru herrialde garrantzitsuk» tasak jaisteko eskaera egin zutela esan zuen. «Diruaren prezioa %2an mantendu genuen prezioen egonkortasuna mantentzeko beharrezkoa ikusi genuelako eta gure mandatuari eutsi behar geniolako», azaldu zuen Trichetek elkarrizketan.

Interes-tasak berriro igoko dituzten galdetuta, Europako Banku Zentralak eginiko azken bileraren ostean plazaratutako jakinarazpena ekarri zuen gogora.Orduan, erne mantenduko zela adierazten zen.

Adituen ustez, «erne» dagoela esatea bankuek interes-ta- sak laster igoko dituzten seinale da.

Prezioen egonkortasuna ekonomia hazteko eta enplegua sortzeko tresna ere badela esan zuen Jean Claude Trichetek. Era berean, «lan kostuak murrizteko eta lehiakortasunaren galerari aurre egiteko unea» dela nabarmendu zuen Europako Banku Zentraleko presidenteak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss