Iñaki Antiguedad - Izenetik Izanera Foroko kidea (*)
EHUko gatazka konpontzeko gida
EHU notizia da, duela denbora askotxotik hona sorgor egon ondoren, gatazka orain dela gutxi azaleratu delako». Honelaxe abiatu zuen bere iritzia EHUko errektoreak, unibertsitate honek azken boladan bizi duen gatazka moduko honetaz oraindik orain idatzitako artikuluan. Berak «gatazka ulertzeko gida» eman bazuen ere, guk gatazka konpontzeko gida eman nahi dugu orain, gatazkak, era guztietakoak, ulertu ez ezik konpondu bidean jarri behar direlako. Sorgor, isilean, manten ez daitezen.
Zergatik EHUko gatazka sorgor egon orain arte?
Errektoreak aitortu duen legez, irakasleen soldata duinaren gaineko gatazkak luzaroan egon da isilean; baina horren aitorpena bezain garrantzitsua horren zergatia da. Isilean luze, hemengo unibertsitate-politika Estatu zentralak bere eskuetan duelako, estuki ere, horrek guretzat dituen muga guztiekin. Besteak beste, eta azaleratu berri den gatazkari zuzen edo zehar lotuta, irakasle-egituraren garapenean, irakasle laboralenean batez ere, lan baldintzei dagozkienetan, eta ordainketa-sisteman bertan ere. EHUko zerbitzuak 1985. urtean transferitu zizkion Madrilek Lakuako Gobernuari. Zerbitzuak, bai, hori baino ez; irakasleak, materia grisa edo, transferitutik kanpo geratu ziren. Bestera esanda, unibertsitateko irakasleok, justiziako eta Armadako pertsonalaren zaku berean geratu gara, udal idazkariekin batera. Komentariorik ez! Hortaz, errektore jauna, kontua ez da sindikatuek Espainiako Gobernuari eska- tzea eskuduntzak Eusko Jaurlaritzari eskualdatu diezazkion, hori ere egin beharko lukete sindikatuek, kontua da zelan eskatzen duen hori berori Eusko Jaurlaritzak berak, eta, jakina, EHUko errektoreak eta errektoretza-taldeak ere bai. Goi-mailako hezkun- tza-zerbitzu publikoen kalitateaz ari gara, gu geu ere.
Madrili begirako konponbiderik bai ote?
Arrazoia du errektore jaunak arazoa aspaldikoa dela esatean. Euskal Herriko sektore gehienetan, administraziokoetan bereziki, langileen lan baldintzak hobetu eta egokitu direnean negoziazioaren bidez izan da. Gure unibertsitate publikoetan, ordea, bai EHUn eta bai NUPen ere, azalean geratu ohi izan dira negoziazioak, sakontzeko gaitasun eta ausardia faltagatik, beti Madrili begira geratu direla. Aspaldikoak dira, bai, irakasleria propio eta soldaten homologazioaren aldeko aldarrikapenak, baina, batean bezala bestean ere, administrazioek zein unibertsitateek zuhurtasun juridikoa jarri izan dute beti lehentasun, eta ez zerbitzu-helburu den gizartearen eta zerbitzu-iturri den unibertsitatearen interesen aldeko ausardia. Eta horretan jarraitzen dugu. Zelako egurra, halako ezpalak, honetan ere. Zuhurtasun juridiko hura interesoi egokitu beharra da goi-mailako hezkuntza-zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeko beste oinarri bat. Barrutik bertatik ere sustatu beharrekoa.
Zilegiak al dira sindikatuek eskatu igoera eta esparrua?
Sindikatuek mahaiaren gainean jarri duten soldata igoera ez da, kantitatean, ohiko lan hitzarmenetan izaten den kontsumo prezioen indizearen araberako igoera, askoz handiagoa baizik, errektoreak hori harriduraz hartu badu ere. Aspaldiko injustizia sakon bat bete nahira dator eskatua, EHUko irakasle elkartu eta kontratatuen mesedean batez ere, uniber- tsitatekoak ez diren irakasleen soldatarekiko duten alde handia parekatzeko asmoz. Izenetik Izanera Forokoen iritziz, igoera-kantitatea bezain ga- rrantzitsua izan da prozesu honetan erakutsi den irmo- tasuna, hemengo beste langileen eskubide berak izateko negoziazio kolekti- boaren bidez, eta ez Madrilen Estatuaren eta Estatu- ko sindikatuen artean hitzartuaren araberako bi-garren mailako negoziazioaz. Hortaz, EHUk ere nor- maltasun osoz behar du garatu eta burutu bere negoziazio kolektiborako autonomia; eta zalantzarik ez, honetan urratsak egiten ari gara.
Unibertsitateko kalitatea zertan oinarritu? Irakasleen soldata duina eskatu denean pizgarri
ekonomikoen bidezko igoera jarri dute aurrez aurre, nolabaiteko irtenbide
modura. Hala ere, ez dira bazterrak nahastu behar. Irakasle guzti-guztiei berma-
tu behar zaie soldata duina, ikasleei zein gizarteari eskaini behar dieten
kalitatezko zerbitzua eman eta horretaz exijituak izateko; eta horretan ez da
zeharkako biderik, soldata duina bermatu baino ez. Beste kontua da, gaur
indarrean den legeriak beste biderik uzten ez duenez gero, banakako pizgarri
ekonomikoak erabiltzea irakasle gehienen soldata hobetzeko. Baina gaurko hori
ezin da, inondik ere, irakasleen soldata duinaren behin betiko ordezko hartu;
izatekotan, mementoko adabakia da hori, EHUk, ka- litatearen izenean, behar duen
soldata duinaren bidean. EHUn soldata duina bermatu ondoren zer motako pizgarri
politika bideratu behar den, hori eztabaidatu eta negoziatzeko gaia da: nolako
pizgarriak, norentzat eta pizgarrion mugak ere. Gainera, banakako
diru-osagarriak baino eraginkorragoak diren beste pizgarri batzuk ere eztabaida
berean sartu behar dira, hala nola, lanerako baliabide egokiak izatea,
lizentziak, euskara, bestelako hizkuntzak, zientziaren hedapena... Goi-mailako
hezkuntza-zerbitzu publikoen kalitateaz ari gara.
Unibertsitate Legea onartu eta bi urtera zer da egina?
2004ko martxoan Euskal Unibertsitate Sistema Legea Gasteizeko Legebiltzarrean onetsi zutenetik ez dira gai izan atal nagusiak garatzeko: Euskal Ebaluazio Agentzia abiatzea, kalitatea ebaluatu eta prozesuak egiaztatzeko funtsez- koa dena; Lan Kontratuko irakasle-irudi iraunko- rra garatzea, irakasle askoren egungo prekarietatea amaitu eta irakasleria propioa behingoz bideratzeko ezinbestekoa dena, ... Hezkuntza Sailak ez du inolako urrats finkorik egin Legea gauzatze aldera. Legeak letra hutsa izaten segitzearen ondorioz EHUren funtzionamendua Estatuak sortzen dituen araudi eta prozeduren mugen barruan bideratzen da. Azken hilabetean zerbait mugitzen ari dela susmatzen dugu, egia ote? Ezin da denbora gehiago luzatu ezintasun egoera hau. Goi-mailako hezkuntza-zerbi- tzu publikoen kalitate- az ari gara.
EHUko proiektuak partekatua izan behar du?
Bai. Irakasleen gatazka honek agerian utzi du ez dagoela kalitatezko unibertsitatea izaterik bertako kideak kontuan hartu gabe. Ez da nahikoa EHUra- ko onena zer den jakitea, ez bada hori unibertsita- teko eragileekin parte- katzen, sindikatuekin barne. Azpiegiturak eta iker- kuntzarako baliabide- ak funtsezkoak badira, izan, baina unibertsita- tea ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbi-tzuko langileek osatzen dute, eta horiengan du hark oinarri. Horregatik, irakasleen soldata dui- na errektoretza-taldearen helburu bada, eta diote- nez izan bada, errektore- ak partekatu beharko li-tuzke sindikatuekin, beste- ak beste, bere asmoak; bide horretan akordioa bi- latzea funtsezkoa da. Zerbitzu publikoen barne-kalitateaz ari gara.
Konponketa posible ote da?
EHUk goi-mailako kalitatezko hezkuntza publikoaren erreferente izateko bere Herrian txertatua behar du izan. Hainbat urtetan unibertsitate honetan lan egin duten irakasle elkartu eta kontratatuei beren lan eskubide eta eskubide akademikoak aintzat hartu behar zaizkie. Izan ere, horiek izan baitira unibertsitate honetako irakaskuntzan eta euskararen normalizazio prozesuan ahalegin berezia egin dutenen artean. Beraz, arazo honi behar bezalako bidea hasten bazaio ematen, errektoretza-taldeak askotan eskaini diogun elkarlane- rako prestutasuna izango du. -(*) Iritzi artikulu hau, Iñaki Antiguedadekin, batera Idoia Fernandez, Koldo Callado, Carmen Peñafiel eta Julio Abascal, ha- laber Izenetik Izanera Foroko kideek ere izenpetzen dute.
|