GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-28
Jai parekideen alde deia egin du Bilgune Feministak Irunen
Jaietan egitarau, espazio eta parte-hartze parekidearen alde lanean ari da Euskal Herriko Bilgune Feminista. Aurten ere, festetan erasoak nabarmen emendatzen direnez gero, «Eraso sexistarik ez» lelopean «erasoak amaitu eta guztientzako aisia espazioak sortzea» dute xedea emakumeek. Atzo aurkeztu zuten kanpaina, eta, horrekin batera, datorren ostiralerako, Irungo alardea dela-eta, elkarretaratze baterako deia zabaldu zuten.

DONOSTIA

Aste honetan bertan Irunen egingo duten alardea dela-eta, honakoa salatu zuen atzo, Donostian, Bilgune Feministak: «Azken hamar urteetan emakumeak alardean parte hartzeko ahots eta eginiko saioak handiak badira ere, 2006an emakumeek ezingo dute alarde publiko eta parekide bat egin».

Argi dute erakunde eta alderdi politikoek jokatu duten paperak «zerikusi handia» izan duela. «Berdintasun Legea sustatu eta baietza emateko arazorik ez zuten izan EAJko eta PSEko alkateek, eta haiek egiten diote ezikusiarena emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunari, emakumeen parte-hartzeari uko egiteaz gain, ozto- poak jartzera iritsi baitira».

Bilgune Feministaren esanetan, «EAJk alarde mistoa sustatu eta atxikimendua emateko borondatea erakutsi zigun, baina PSEk eman zigun erantzunak tratamendu berezia behar duelakoan gaude. Izan ere, Irungo alkatetza duen alderdiak ez dio gure elkartze deialdiari erantzunik eman, eta posta elektronikoz jaso genuen erantzuna ikusita, PSEk eta alderdi horretako Irungo alkateak emakumeon eskubideekiko duten jarrera ikusita, pauso bat aurrera eman eta alderdiak berak ardura politikorik ez duela salatu nahi dugu». Horretarako, ostiralean ‘‘Jai parekideak, gure eskubidea. Emakumeok alardean!’’ lelopean PSEk Donostian duen Bilbao plazako egoitzaren aurrean elkarretaratuko dira 19.00etan.

Euskal Herrian izango diren jaietarako, udako kanpaina hasiko du Bilgunek, eta bi eremutatik heldu nahi izan dio: batetik, egitarau, espazio eta parte-hartze parekidea izan behar da jaietan, eta, bestetik, herriz herri bertako jai batzorde eta txosna batzordeekin elkarlan zuzena egingo dute.

Irun Herriaren deia

Bestalde, Irun Herria plataformak deia luzatu die irundarrei alarde mistoaren inguruko ekitaldietan parte har dezaten. «Guztion artean lan egin behar dugu ideologia politiko, erlijioso eta genero bereizketa guztien gainetik San Martzial egunez Irun berriz ere herri bat izan dadin», agertu du taldeko bozeramaile Peio Gasconek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss