GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-28
SAN PEDRO JAIAK ESKORIATZAN
Eskoriatzarrek arrasatearren lekukoa jasoko dute gaur
Debagoieneko herriak jaiak ospatzen hasi dira. Bergara eta Arrasatekoen ostean, Eskoriatzakoak iritsiko dira gaur bertan. Ekimen asko antolatu dituzte San Pedro omentzeko asmoz. Ohikoa den legez, aurten ere musika, Euskal Herriko dantzak, elizkizunak edota haurrentzako jolasak nagusituko dira gaur hasi eta larunbata bitartean.

ESKORIATZA

Jaietan sartuko da gaur arratsaldean Eskoriatza, ohiko txupinazo eta nagusien danborradarekin. Antolatutako ekimenek bihar jarraituko dute, bertako patroia behar bezala omentzeko asmoz. Goiz-goizetik hasiko dira txistulariak kaleak girotzen. 11.40an prozesioa abiatuko da, San Pedro elizarantz. Meza nagusiaren txanda iritsiko da ondoren, eta bertako abesbatzak parte hartuko du. Bazkaldu aurretik, Musika Eskolako Bandak kontzertua emango du Herriko Plazan.

“Ane Monna, Oskola eta Karramarroi” umeentzako musika-antzerkiak hasiera emango dio arratsaldeari, 17.30 inguruan. Ordubete geroago, pilotazaleek gozatzeko aukera izango dute. Egan, artean, erdiguneko bazterrak alaitzeaz arduratuko da. Su-festak tartea izango du gauean, Gorosarri plazan Oinkari dantza taldearen “Oroituz” ikuskizuna hasi baino lehen.

Umeak izango dira protagonista ostiralean. Eguerdian, Pirritx eta Porrotx pailazoak izango dira Gorosarri plazan. Ordu berean, herriko hildakoak gogora ekarriko dituzte. Bazkaldu ostean, mus txapelketa izango da Gernika plazan, eta ondoren, haurren danborrada.

Rock jaialdiak eta Euskal jaia

Iluntzen den bitartean, Drindots taldearen musika entzun ahal izango dute eskoriatzarrek. 23.00etan, Golden Apple Quarter taldearen ikuskizuna hasiko da Gorosarri plazan. Gauerdian rock jaialdia izango da txosnetan. Euskal jaiaren txanda iritsiko da larunbatean, eta trikitilari eskolako kideek kalejira egingo dute. Horiek kaleetan barrena ibiltzen diren bitartean, talogileak jo eta ke arituko dira Herriko Plazan.

Eskoriatzako musika eskolako dantzariek saioa eginda bukatuko da goiza. Gorosarri plazak herri bazkaria hartuko du, baita bazkalostean izango den trikitilarien erromeria ere.

18.00etan, umeentzako jokoak izango dira eta Batukada txarangari ongietorria egingo diote. Preso eta iheslariak gogoan izango dituzte. Rock kontzertuak unibertsitateko aparkalekuan izango dira, La broma de Satan, Katapunk, Kaos Urbano eta Taquikardiarenak. Tapia eta Leturia taldeak ere joko du. Gauerdian, jai bukaerako traka egongo da eta bandera jaitsiko dute. San Pedro datorren urtean itzul dadin ekimenak prestatzen hasi beharko dira berriz ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss