GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-28
Argazkigintzaren historia bilduma batean
·Argazkigintzaren bi mendeak ezagutzeko balio duen 3.250 piezako bilduma erosi diote Ipar Euskal Herriko familia bati

Ez dakigu saltzailea zein izan den. Lau belaunalditan Ameriketan pilatutako ondarea dela bai. 380.000 euro ordaindu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak erdi bana. Guztira, 3.250 pieza ditu bildumak. Horietatik 250 argazkigintzako tresnak dira, argazkigintzaren hastapenei lotuak asko. Zer egingo duten bilduma horrekin? Ez omen dute ezer erabakirik, baina Donostian erakusketa handi bat egin ostean, litekeena da Photomuseumean bukatzea.

DONOSTIA

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusia, Karlos Etxepare Kutxako lehendakaria eta Leopoldo Zugaza Photomuseumeko zuzendaria agertu ziren atzo komunikabideen aurrean Ipar Euskal Herriko familia bati erosi berri dioten argazkigintzari buruzko bilduma ikusgarria aurkezteko. Bildumak 3.250 pieza ditu. Horietatik 250 argazkigintzari lotutako tresnak dira. Bildumak izan dezakeen garrantziaz jabetzeko aski bedi ale batzuen berri ematea. Duboscq optikariak, esaterako, irudi mugikorraren ilusioa sor zezakeen tresna bitxi bat egin zuen 1825ean. Mundu zabalean tresna horren kopia bakan batzuk geratzen omen dira. Horietako bat dago bilduman. Ez da Duboscq optikariaren tresna bilduman dagoen balio handiko pieza bakarra, argazkigintzaren aurreko etapari lotutako beste hainbat aurkitzen baitira bilduman, fisionatrazoak esate baterako, hautatutako ereduaren profila kobrezko orri batera eramateko balio duen tresna, Chretien irakasleak 1786an asmatua; edo argazkigintzaren lehen urratsak egiteko balio izan zuten argazki eta posta txartelen bisoreak, dagerrotipoak, anbroti- poak, ferrotipoak eta grabatuak. «380.000 euro ordaindu ditugu erosketa honetan. Bilduma Iparraldeko familia batena zen eta Ipar Ameriketan pilatu zuten lau belaunalditan», esan zuen diputatu nagusiak.

Goreti Garate eta Ramon Serras Photomuseumeko kideak ari dira Serras bilduma katalogatzen. Lau bat hilabetean egiteko hori bukatuko dutela esan zuten. Baina erakunde horretako zuzendari Leopoldo Zugazak eman zituen edukiari buruzko xehetasunak. «Bildumak 3.250 pieza dituela diogunean, saltzaileek kopuru hori eman zigutelako da, baina katalogoa egin ahala material gehiago dagoen inpresioa dugu. Edukiei gagozkielarik, bost taldetan bana ditzakegu: argazkigintzaren atarikoak dei genitzakeenak daude batetik: kamera ilunak, kamera argiak eta fisionatzazoak. Bigarren multzoan argazkigintzaren lehen urratsak ikus ditzakegu: bisoreak, dagerrotipoak eta anbrotipoak. Hirugarren multzoan, argazki generoak sartu ditugu: erretratuak, paisaiak, biluziak, natura hilak edo bidaiarien argazkiak. Laugarren multzoan irudi mugikorraren aurrekariak sartuko genituzke (zootropoak, linterna magikoak, proiekzio irudiak, kinorak eta txinatar itzalak)eta, azkenik, bosgarren multzoan, argazkigintzaren aplikazioak», adierazi zuen Zugazak. Tresna horietako batzuk zinematografoaren aurrekariak dira.



Procedencia y destino final de una colección
Ni los representantes de Kutxa y Diputación, que han participado en la compra, ni el director del Photomuseum, que la está catalogando, fueron muy explícitos a la hora de aclarar la procedencia del patrimonio o su destino final. Hubo una exagerada discreción a la hora de hablar de la «familia de Iparralde», que a lo largo de cuatro generaciones se ha hecho con la colección, y hubo también mucha prudencia a la hora de señalar su destino. Se insinuó la posibilidad de realizar una exposición ligada a la puesta en marcha de Tabacalera, se dijo que podría pasar a formar parte de sus exposiciones permanentes o que parte de la colección podría ir a parar al museo de Zarautz.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss