GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-28
Aramaioko Uda Ikastaroak bosgarrenez ekingo dio aurten uztailaren 3tik 6ra
Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, eta Henrike Knörren zuzendaritzapean, Aramaioko Uda Ikastaroa antolatu du uztailaren 3tik 6ra bitartean. Ikastaroaren bosgarren edizio honetako izenburua «1876-1914. Euskal Herria bidegurutzean» da. Garai horri buruz hitz egiteko 17 aditu gonbidatu dituzte Ibarrako kultur etxera.

GASTEIZ

«Euskal Herriarentzat hain garai erabakigarria izan zen honen ikuspegi zabala emateko hamazazpi aditu gonbidatu ditugu aurtengo ikastarora», azaldu du Henrike Knörr egitarauaren arduradunak. «‘1876-1914. Euskal Herria bidegurutzean’ izenpean, urte horien artean gurean izandako zenbait gertaera aipagarri gogora ekarri nahi izan ditugu; hala nola, 2. karlistaldiarekin batera foruen desagerpenak ekarri zuen autonomia politikoaren galera edota autonomia fiskalari eutsi izana», esan du.

Alberto Angulok irekiko du egitaraua uztailaren 3an emango duen “Mateo Benigno de Morazaren hitzaldiaren oinarri historikoekin”. Egun berean, Ignacio Arana, Oscar Alvarez Gila eta Ana Ugalde Zaratiegui EHUko irakasleak baita Jean-Claude Larrondo euskaltzaina mintzatuko dira. Uztailaren 4an, Ines Pagola irakaslea Sabino Aranaren hizkuntza jardunaren inguruan mintzatuko da; Jurgi Kintana Goirienak, Azkue eta Campion oinarri izanik, “Kulturatik euskal nazioa eraiki nahian” hitzaldia emango du; Piarres Charritton euskaltzaina, berriz, 1901-1902ko Euskaltzaleen Biltzarraren Bilkuraz arituko da; eguna Henrike Knörrek itxiko du “Julio de Urquijo eta ‘Revistal Internacional de Estudios vascos’” mintzaldia emanda.

Uztailaren 5eko hitzaldien gai nagusia literatura izango da, eta bertan, Miguel Pecińa, Lourdes Otaegi, Jon Casenave eta Gorka Aulestia izango dira. Azkenengo egunak, hilaren 6ak, artea izango du gai nagusitzat, eta horretarako, Fernando Bartolome Garcia, Nieves Basurto,Maria Jesus Pacho Fernandez eta Marie-Claude-Berger izango dira aditu gonbidatuak.

Hitzaldiak egunero egingo dituzte Ibarrako kultur etxean, arratsaldean, 16.00etatik 20.00etara, eta ostean eguneko hizlariek mahai inguru irekia egingo dute. Ikasleek unibertsitateko kreditu ofizialak eskuratu ahal izango dituzte ikastarora joanez gero. Informazio gehiagorako: www.hurbilkulturgaiak.com.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía espańola detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss