GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-28
Baserritar jantziak ikertu, egin eta atontzeko manuala
·Ane Albisuk, Ikerfolk taldeko kideak, «Atondu» liburua aurkeztu zuen

Baserritar jantziak ikertu, berritu eta atontzeko balio duen liburua kaleratu du Ane Albisuk. Hogei urte darama Ikerfolk erakundean Urbeltzekin batean jantzi tradizionalei buruzko ikerketak egiten, baina etnografiaz harantzako ikuspegi praktiko bat eman nahi izan dio liburuari, bere esperientzia praktikoa ere handia baita.

DONOSTIA

Ane Albisuk bizitza erdia darama euskal jantziak aztertzen. Argia taldeko dantzari, Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko kide, Ikerfolk ikerketa erakundean ari da lanean azken hogei urteotan. Baina ez da ikertzaile tipikoa, jendearen dei guztiei erantzuten baitie jantziak egiteko dituzten zalantzak argitzeko; modari buruzko zenbait ikerketa ere egina da eta diseinuaren munduan ere zenbait lan egin dituenez gero, iragana eta etorkizuna lotzeko joera du, eta horretan saiatu da “Atondu” liburuan ere.

Liburu horretan, jantziei adina garrantzi ematen zaio janzkerari, euskal jantzi tradizionalak atontzeari, eta joan den ostiralean Koldo Mitxelenako areto nagusian egin zuen aurkezpenera modelo bat eraman zuen, Estitxu Goia, eta han bertan jantzi zuen neska; Antxiñe Mendizabal Elkarlanean argitaletxeko kidea izan zen, desfile handietan bezala, jantziak eta janzteko modua hitzez deskribatu zuena. Imanol Agotek, Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, jantziek dituzten konnotazioen aberastasuna aipatu zuen. «Lanbide baten erakusle dira, erlijioaren, maila sozialaren erakusle dira eta, ondorioz, gure nortasunaren eta historiaren zati», esan zuen eta “Atondu” liburua, neurri batean bederen, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskal kulturari lotutako lan monografikoak argitaratu ahal izateko egin zuen deialdi bati esker kaleratu dela erantsi zuen.

“Atondu. XXI. menderako proposamena” da liburuaren izenburu osoa. Antxiñe Mendizabalek esan zuenez, gisa horretako liburuek euskal jantziak deskribatu dituzte batik bat. Ane Albisurenean, ordea, janzteari eta prestatzeari eman zaie garrantzia, eta gaur egunerako proposamenak egiten saiatu da. «Oraindainokoak lan etnografikoak izan dira. Liburu honetan etorkizunerako jantziak birsortzeko gogoa nabari da», esan zuen.

Baserritar jantzien inguruan Albisuk egindako ikerketaren ondorioak biltzen dira liburuan, jantzi hori baita festa giroan gehien erabiltzen dena. Alde teorikoarekin batean proposamen praktikoak agertzen baitira.



Baserritar jantzien desfilea

DONOSTIA

Estitxu Goia izan zen modeloa. Ane Albisuk egin zuen diseinatzailearen lana, eta Antxiñe Mendizabal izan zen esataria. «Uda-partean janzten zen jantzia zen hau, sasoi honetarako egokia. Jantzi dotorea da. Barruko arropan sumatzen da hori. Badu azpiko gona, fraka, espartin zuriak, gona, txanbra, mantala, buruko zapia, lepoko zapia, belarritakoak baita orratz eta brotxe bat ere», hasi zen Antxiñe, eta jantzi bakoitzaren ezaugarriak agertu zituen Estitxu janzten ari zen bitartean. «Gona marratua da, XX. mende hasierako ereduetan asko ikusten zen bezalakoa. Kotoizkoa da, hemen inguruan baziren horrelako oihala egiten zuten fabrikak. Txanbra granatea da, oso ikusgarria, harizko oihalez egina eta eskuz eginiko apaindurak ditu paparrean», jarraitu zuen.

Desfilearen une ikusgarriena, dena den, buruko zapia janzterakoan etorri zen, Ane Albisuk proposatzen duen eredua Gipuzkoan zabalduena izan arren, konplexu samarra eta zaila baita, liburuaren azalean ikus daitekeenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss