GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-28
Lakua: «Zalantza baztertzeko, mintza dadila ETArekin»
·Egungo egoera nahasiaren aurrean Gobernu espainolak aurrera egin behar duela uste du

Joan den astean abiatutako polizia operazioak agertoki politikoa nahastu duela uste du Lakuako Gobernuak, «egungo zalantza egoera» eragiteraino. Horrek, bere iritziz, badauka sendagaia, ordea: Gobernu espainolak ETArekin aurrera eraman beharreko elkarrizketa ahalik eta azkarren abiatzea.

MADRIL

Azken egun hauetan izandako sarekadak, miaketek, zitazioek eta akusazioek «zalantza» egoera sortu dute «bake prozesuaren gainean» Lakuako Gobernuaren aburuz, eta horri aurre egiteko modu onena Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa «ahalik eta azkarren hastea da. Horrela baztertuko da zalantza».

Lakuako eledun Miren Azkaratek, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, «argitasuna eta lasaitasuna» eskatu zuen, uneon «nahasmena eta konfrontazioa» ikusten baititu agertoki politikoan. «Herritarrek egunero-egunero hotsa egin nahi duten pertsonak ikusten dituzte: soinu politikoa, judiziala eta hedabideena. Hotsa, lehendakaria inputatzen dutelako alderdi guztiekin elkarrizketa defendatzen duelako; hotsa, enpresaburuak atxilotzen direlako gaizkile arriskutsuak balira bezala; hotsa, arduradun politikoei talde armatuekin kolaboratzea inputatzen zaielako... Azken batean, nahasmena eta etsipena eragiten duen hotsa», azaldu zuen, eta hori ez dela bidea gehitu.

Ez zion, baina, deia Gobernu espainolari bakarrik egin:«Alderdiek, Euskadin, ahaleginak biderkatu behar dituzte alderdien arteko elkarrizketa udazken honetan abian jartzea ahalbidetuko duten bermeak ados- teko bidean».

«Ez da askorik falta»

Alabaina, presidente espainolak erakunde armatuarekin elkarrizketen hasiera noiz iragarriko duen atzo ere ez zen ezagutu. «Ez da askorik falta, begi- bistakoa da hori. Apur bat itxarotea da kontua». Horixe izan zen PSOEren Gobernuko presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak esan zuen gauza bakarra.

Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordearen bilkurak ere ez zuen askorik lagundu. Europa Press agentziak azaldu zuenez, Batzordean ez zen Zapateroren agerraldiaren inolako aipamenik egin; horrenbestez, presidenteak osoko bilkurako edozein mementotan iragar dezake, hitza hartuta. Gaur bertan izan daiteke, Gobernuaren kontrol saioan, edota bihar, proiektu legegile hainbaten eztabaidan. PSOEk Kongresuan duen eledun Julio Villarrubiak, bederen, gauzak argi utzi nahi izan zituen:«Presidenteak bere promesak betetzen ditu». Horrela, gogorarazi zuen Zapaterok esan zuela iragarpena ekainean izango dela. «Modua eta denbora, presidentearen erabakia da».

Presidenteorde espainolak defendatu zuen Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak «eskubidea eta eginbeharra» duela bakea lortzeko ahalegina egiteko, eta edozein agertokik bi baldintza bete behar dituela agertu zuen, segidan:«Prozesuaren atzeraezintasuna eta Konstituzioari eta legeari errespetua».

Fernando Grande-Marlaska epailaren ekinbideen gainean, berriz, Fernandez de la Vegak adierazi zuen bere Gobernuak epaileen erabakiak errespetatu egiten dituela, baloraziorik egin gabe, «ez baitagokio halakorik egitea». Hala ere, «arrazoiaren eta argudioaren bidetik», Botere Judizialaren erabakiek «kritika publikoa» jaso dezaketela gehitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss