GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-28
EHGKren plangintzari oniritzia eman dio gazte eragileen batzordeak

DONOSTIA

Igaro den maiatzaren 9an Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua, «gazteen hitza eta erabakia bideratzeko gazte erakundea», abian jarri zu- tenez geroztik, ez du etenik izan aurrez ikusitakolanak. Hala nola, atzo Donostiako Ernest Lluch kultur aretoan egin zuten eragileen biltzarra. EHGK-ko kide diren hogei gazte eragile inguru izan ziren gazte erakundearen osaketa, antolaketa, funtzionamendua eta hilabeteetarako plangintza proposamenak ontzat jo zituzten bileran. Euskal Herriko Gazteriaren II. Biltzarrerako hitzorduan ere adostu ziren: azaroak 18.

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua eratuta egon arren, ahalik eta parte-hartze handiena eta askotarikoena lortzearren, edozein gaztek eta eragilek ateak irekiak izango dituela nabarmendu zuten. Antolaketa ereduari dagokionez, berriz, «behetik gorako» eredua hobetsi zuen atzo egindako eragileen bileran, eta proposatutako hiru esparruak finkatu zituzten: urtean behin gazteriaren biltzarra, lau hilabetean behin bilduko den gazte eragileen biltzarra, eta azkenik, EHGK-ren talde eragilea.

Funtzionamenduari dagokionez, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluko oinarriak finkatu zituzten; parte-hartzea, publikotasuna, lurraldetasuna, aniztasuna, parekidetasuna eta integraltasuna izango dira hemendik aurrera EHGKren funtzionamenduaren oinarriak.

EHGK-k jakinarazi zuenez, «eztabaida interesgarriak» izan ziren atzo, datozen hilabeteetarako plangintza onetsi zuten Donostiako gazte eragileen batzordean.

Lehentasunezko egitasmoak

EHGK gizarteratzea, Euskal Herriko gazteen eta gazte eragileen arteko harreman-sarea eratzen joatea, diagnostikoak etengabe eraberritzea eta gazteriaren eskubideen karta zapaltzea dira, besteren artean, oro har landu beharreko erronkak. Ekintza planean, esate baterako, hainbat eremutan martxan diren ekimenei bultzada emateko egitasmoak bildu ditu EHGK-k, eta lehentasunaren arabera sailkatu; etxebizitza, espazio autogestionatuak, prekarietatea, aisialdi eredua eta euskara izango dira lehentasunez landuko dituenak, eta drogen inguruko afera, kultur eremuen garapena edota sexualitatea bestela landuko dituzte.

Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra, EHGKren esparru garrantzitsuena, noiz egin ere hitzartu zuten. Bigarren biltzarra heldu den azaroa- ren 18an egingo dute. Alta, www.gazteriarenkontseilua. org helbidean informazio guztia eskegia aurki daiteke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La voz de los presos en la Casa de Campo
Euskal Herria
La Policía española detiene a Emilio Castillo en Hondarribia y José Ignacio Elosua en Irun
Euskal Herria
Arzalluz: «Puede llegar el momento en que no acatemos la Constitución»
Euskal Herria
«Apartheid»a salatu dute Elorrioren 650. urtemugan
Euskal Herria
Prozesuak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekotzat jo dute
Euskal Herria
Arizkuren denuncia la «actitud de sabotaje» de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss