- Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga
Donato Larretxea nagusitu da Hernanin
DONOSTIA
Donato Larretxeak irabazi zuen atzo Hernanin jokatu zuten Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia. Mindegia eta Olasagasti sailkatu ziren atzetik.
Donato Larretxea nafarrak jokatu ziren sei probetatik bost irabazi zituen. Kana-erdikoa zutik, 45 ontzakoa kolpeka, 45 ontzakoarekin erlojuz kontra, 45 ontzako bat zutik eta bestea etzanda eta 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu izan ziren Arantzakoak irabazi zituen probak. Azkenekoa, iraupen proba, Mindegiak garaitu zuen. Amaieran, Larretxeak 13 puntu batu zituen; Mindegiak, 8; eta Olasagastik, berriz, 3. Sailkapen nagusian, Larretxea doa lehen postuan, baina hark bi proba jokatu ditu. Nazabalek oraindik ez du bat bera ere jokatu, eta Arrospidek, bat. Hurrengo ekinaldia uztailaren 16an izango da.
Bizkaiko Txapelketa
Bihar, 19.00etan hasita jokatuko dute Diman Bizkaiko Binakako Aizkolarien Txapelketa. Bertan honako biko hauek hartuko dute parte: Mendieta-Txikon, Zelai II.a-Garitaonaindia, Atutxa I-Atutxa II, Larrea-Aldape eta Lapazaran-Bihurri. Aditu gehienen ustez, Atutxa I.a eta Atutxa II.a dira irabazteko faboritoak. Iaz ere txapela berek jantzi zuten, eta aurtengorako ere ez dira aparte ibiliko. Larrea-Aldape ere faboritoen artean agertzen dira.
Arabako Txapelketak
Joan den asteburuan Araban hiru txapelketa jokatu zituzten. Lokotx-biltzean, Roberto Ruiz izan da onena mutiletan, eta Itsaso Hernandez, nesketan. Lasto-altxatze Txapelketan, berriz, Velez de Mendizabalek eraman du txapela.
|