Barsacq-ek Genets utzi eta Avironera joatea erabaki du
·Lalane, Etxeberri eta Laporte ere fitxatu ditu talde zuri-urdinak
BAIONA
Avironek lau fitxatzeren izenak ezagutarazi ditu, nahiz eta astelehena baino lehenago gainerakoak ere emango dituen, datorren astelehenean itzuliko baita talde zuri-urdina entrenamenduetara.
Oraingoz jakinarazi dituen izenak hauek dira: Barsacq, Lalane eta Etxeberri. Hirurak ere Genets Angelukotik fitxatu ditu. Bestea Laporte atezaina da, eta hori Biarritz taldetik dator. Barsacq da gaur egun Ipar EuskalHerrian dagoen jokalaririk preziatuenetakoa. Croises Baionako taldetik atera ostean, Genetsen aritu da azken urte hauetan. Iaz 15 gol egin zituen, eta CFA Mailako lau multzoak kontuan hartuta, golegilerik nagusietakoa izan zen. Gainera, denboraldiaren bigarren zatia ezin izan zuen jokatu, min hartuta egon baitzen.
Jeromme Lalane Avirondik ateratako jokalaria da. Iaz Genetsen jokatu zuen, baina urte oso ona egin du, eta Avionek aurten berreskuratzea erabaki du. Etxeberri angeluarrak, berriz, bizitza osoa eman du Genetsen, baina iaz bertako entrenatzailearekin arazoak izan zituen eta Baionara joatea erabaki du. Laporte atezain beteranoa, berriz, ordezko atezaina izango da. Urte asko eman zituen Genetsen; eta azkenekoa, berriz, Biarritzen eman du.
Hauek utziko dute taldea: Ruffier, Talmont, Sergent, Chakir, Choplain, Vaz, Darocha, Vareilles, Sartolus, Pardeilhan eta Ech Chergui.
|