BILBO
Santutxuko jaietako programan bertsoek beti izan dute leku garrantzitsua. Hala ere, aurten horren inguruko ekimen berriak antolatu dituzte. Horien artean, aipatzekoa da astelehenean (uztailak 10) ikusgai egongo den “Bertso Kabareta”. Antzerkia eta bertsolaritza eskutik joango diren honetan, Onintza Enbeitiak, Iratxe Ibarrak eta Oihane Pereak euren talentua erakutsiko dute. Honekin jarraituz, asteazkenean (uztailak 12) Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek Santutxuko auzoen sekretuak lau haizetara zabalduko dituzte “Bertso Turismo” izenarekin ezagutzen den ekimenean.
Ostiralean (uztailak 14) egingo diren pilota partiden finaleko jokalariek ere bertsoez gozatzeko aukera izango dute aurten, bertan egongo baitira Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes, jokalariak animatzen eta aholkuak ematen kantatutako hitzen bitartez.
Batzuk bizi ahal izateko beste batzuk hil behar. Hildakoen lekua jaioberriak hartzen du. Horixe bera gertatu zaio Futbito Txapelketari. Izan ere, ez da egongo, baina bere lekua ez da hutsik geratuko, eskupilota txapelketak hartuko baitu Gargantuak emititzen duen aurtengo errebindikazio oihua. Izan ere, Udalak ez du ziurtatu ekarriko duenik.
Antza denez, eta betiere haiek emandako azalpenetan oinarrituz, neurri handiegiak ditu biltegitik atera eta garraiatu ahal izateko. Santutxuko Jai Batzordeak adierazi duenez, erabakia eta erantzukizuna Udalarena da.
Jaien hasiera aldarrikatzen duen pregoia ez da inolaz ere berria, baina testuaren irakurketaz arduratuko direnak bai. Larunbatean (uztailak 8) gaueko 20.30ean irakurriko duten testua, 18/98 sumarioan auzipetutako kideek irakurriko dute. Berritasunak ez dira kirolen esparrura bakarrik mugatzen, dantza ekitaldietan ere topa ditzakegu. Igandean, Basarrateko plaza dantzariz beteko da, Santutxuko Gaztedi Dantza Taldeak maskarada egingo baitu. Iparraldeko Urdiñarbeko taldea ekarriko dute Karmen egunean (uztailaren 15ean), goizez eta arratsaldez antzeztuko dute. Zuberoatik datorren talde hori aurtengo jaietako berritasun garrantzitsuenetako bat da. Hala ere, aldaketa horietaz guztietaz gain, Santutxuko Jaietako Batzordeak ez ditu ahaztu ekintza klasikoak. Aurten ere ez dira faltan izango urtero antolatzen diren bakailao, marmitako edo paella txapelketak. Musika ere protagonista izango da, kalejira eta kontzertuekin.
Egitaraua
Larunbata 8
15.00: Kroadrilen bazkaria Basarra- ten. Bazkalostean, postre lehiaketa eta Ernairen esku- tik poteo hiperaktiboa. Ko- plak, jokoak...jaiak gogoz hasteko.
15.00: Segizioa Karmelo plazatik Basarratera. Auzoko
koadri- lak, Santutxuko txistulariak eta Ardoa Barrura Fanfarrearekin.
20.30: Pregoia eta txupina Basa- rraten, 18/98 sumarioan
auzipetutako kideen es - kutik.Ostean, banderak jasoko dira.
23.00: Beste Bat taldearekin ber- bena Basarraten
Igandea 9
11.00: IV. Marmitako Txapelketa hasiko da Basarraten. Dunbots Fanfarreak auzoa alaituko digu.
13.00: Herri kirolak Karmelo plazan.
14.00: Marmitako Txapelketaren lapiko bilketa.
16.00: Eguraldia lagun, igerilekua Basarraten
16.30: Mus Arina Zonan, Dayton tabernak antolatuta.
18.00: Bastiako Gazte Lokalean zi- nema. Bilboko Gaita- jotzaileak auzoan zehar.