Tourra Euskal Herrian, euskal izaera aldarrikatzeko arrazoiak Frantziako Tourra Euskal Herrian izatea kirol ekintza baino gehiago da. Alabaina, Euskal Herriko izaeraren zein euskararen presentzia dela-eta, hainbat kolektibok uste du Tourrak Euskal Herriarekiko behar adinako tamaina ez duela, eta Tour hau Euskal Herriaz «trufatzen» dela adierazi dute.